2024/25 ikasturtean zehar ikastetxeko patioan hainbat berrikuntza egin ditugu, gune aktiboagoa, inklusiboagoa, eta atseginagoa izateko helburuarekin.

Prozesu parte-hartzaile honen hasieran galdetegi bat pasa zitzaion eskola komunitate osoari (ikasleak, familiak, ikastetxeko langileak). Erantzunak kontuan hartuta, patioaren erabilera nolakoa zen aztertu genuen eta behar nagusiak identifikatu genituen.

Horniduraren zati bat Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntzari esker egin ahal izan dugu, eta Irungo Udalarekin ere lankidetzan ari gara graffitien garbiketan.

Hori dela eta, joan den apirilaren 3an bi erakunde horietako ordezkarien bisita izan genuen ikastetxean. Ikasleen ordezkariek eta ikastetxeko berrikuntza arduradunek prozesua nola izan den azaldu zuten. Jarraian, patioan egindako lanak ikusi zituzten.

Esteka hauetan albistea jaso duten hainbat webgune eta komunikabideren artikuluak eta audioa aurki daitezke: