2026-2027 ikasturterako aurrematrikula prozesua
Hurrengo ikasturterako aurrematrikula egiteko epea otsailaren 2tik 13ra izango da.
ADI!! LH ikasketak Toki Alai – Siutzen edo Dunboan egin duten ikasleak automatikoki matrikulatuta daude Toki Alai – Gazteluzaharren.
Beste ikastetxeren batetik datozen ikasleek aukera dute aurrematrikula online egiteko edo aurrez aurre eskolako idazkaritzan.
Eskabidea egiteko laguntza behar baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan:
| 943 899 284 | ||
| dbhidazka1@tokialai.eus | ||
| eskolako idazkaritzan |
INFORMAZIOA
ESTEKA HONETAN Hezkuntza Sailaren informazio-orrialdea daukazue.
PROZEDURA eta EGUTEGIA
Eskabideak eta egiaztagiriak aurkezteko epea: 2026ko otsailaren 2tik 13ra.
BI AUKERA:
- ON-LINE Ikasgunea plataforman (2026ko otsailaren 2tik 13ra, 23:59ak arte).
Mozilla Firefox eta Google Chrome dira gomendatutako nabigatzaileak.
Eskabidea egiteko laguntza behar baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan.
- AURREZ-AURRE
Aukeratutako lehenengo ikastetxean egiten da. Toki Alai Gazteluzaharreko eraikinera etor zaitezke idazkaritza ordutegian, 2026ko otsailaren 2tik 13ra.
- Eskatzaileen zerrenda argitaratzea: 2026ko martxoaren 4an. Kontsultak eta erreklamazioak: 2026ko martxoaren 12ra arte
- Behin-behineko zerrendak argitaratzea: 2026ko martxoaren 24an. Kontsultak egitea: 2026ko apirilaren 13ra arte
- Behin-behineko zerrendei erreklamazioak egitea ikastetxeko Eskola Kontseiluan: 2026ko apirilaren 13ra arte
- Eskabidean atzera egitea: 2026ko apirilaren 13ra arte
- Behin betiko zerrendak argitaratzea: 2026ko apirilaren 21ean. Kontsultak: 2026ko maiatzaren 25era arte
- Lurralde-ordezkariek esleitutako plazen zerrendak argitaratzea: 2026ko apirilaren 24an
- Behin betiko zerrendei gora jotzeko errekurtsoak jartzea: 2026ko maiatzaren 25era arte
- Itxarote-zerrendaren iraunaldia: 2026ko irailaren 11ra arte
- Plazen erreserbaren iraunaldia: 2026ko irailaren 11ra arte
- Onarpen-bermeen Lurralde-batzordeen iraunaldia: 2026ko irailaren 11ra arte

