Hona hemen hurrengo ikasturterako informazioa:
- 2025/26 ikasturtearen hasiera: irailaren 5ean egingo dugu ikasturtearen aurkezpena, goizeko 12:30etan.
- Autobus ordutegi berezia egongo da eta autobusak 12:00etan hasiko dira ibilbideak egiten.
- Aurkezpen egunean bertan emango zaizkie ikasleei ikasturteko egutegia, autobusen ibilbideak, oharrak eta gainontzeko zehaztapenak.
- 13:45ak aldera, aurkezpena bukatu eta berriro etxera joango dira.
- Taldeetako zerrendak: ikasturte hasieran jakinaraziko zaizue zein den taldekatzea.
- Liburuen zerrenda: DBH maila guztietan Liburu Mailegu Solidarioa programa daukagu. Beharrezko liburuak ikastetxeak maileguan utziko dizkizue (ingeleseko Workbook izan ezik), eta liburuak entregatu ondoren Hezkuntza sailak zehaztutako kopurua kobratuko zaizue.
-
Gelako materiala (koadernoak, karpeta …) ikasle bakoitzak ekarri behar du. Ikasturte hasieran tutorearekin batera zehaztuko da zein material behar den.
-
Ordutegia: ikasturte osoan zehar jardunaldi trinkoa dugu, 8:00etatik 14:00etara.
Gozatu oporrez eta irailean zuen zain egongo gara!
Irailaren 5eko autobusen ordutegia