Hona hemen ikasturte berrirako informazioa:

  • 2024/25 ikasturtearen hasiera: irailaren 6an egingo dugu ikasturtearen aurkezpena, goizeko 12:30etan.
    • Autobus ordutegi berezia egongo da eta autobusak 12:00etan hasiko dira ibilbideak egiten.
    • Aurkezpen egunean bertan emango zaizkie ikasleei ikasturteko egutegia, autobusen ibilbideak, oharrak eta gainontzeko zehaztapenak.
  • Taldeetako zerrendak: ikasturte hasieran jakinaraziko zaizue zein den taldekatzea.
  • Liburuen zerrenda: aurten DBH maila guztietan Liburu Mailegu Solidarioa programa daukagu. Beharrezko liburuak ikastetxeak maileguan utziko dizkizue (ingeleseko Workbook izan ezik), eta liburuak entregatu ondoren Hezkuntza sailak zehaztutako kopurua kobratuko zaizue.
  • Gelako materiala (koadernoak, karpeta …) ikasle bakoitzak ekarri behar du. Ikasturte hasieran tutorearekin batera zehaztuko da zein material behar den.

  • Ordutegia: ikasturte osoan zehar jardunaldi trinkoa dugu, 8:00etatik 14:00etara.

  • Hedatze: urritik maiatzera bitartean, arratsaldeetan ikastetxean gelditzeko aukera eskainiko diegu ikasleei, indartze- eta aisialdi-tailerren bidez. Irailean bilera egingo dugu honi buruz informatzeko.

 

Laster arte!

Irailaren 6ko autobusen ordutegia