2024-2025 ikasturterako aurrematrikula prozesua
Hurrengo ikasturterako aurrematrikula egiteko epea otsailaren 7tik 23ra izango da.
ADI!! LH ikasketak Toki Alai – Siusen edo Dunboan egin duten ikasleak automatikoki matrikulatuta daude Toki Alai – Gazteluzaharren.
Beste ikastetxeren batetik datozen ikasleek aukera dute aurrematrikula online egiteko edo aurrez aurre eskolako idazkaritzan.
Eskabidea egiteko laguntza behar baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan:
943 899 284 | ||
dbhidazka1@tokialai.eus | ||
eskolako idazkaritzan |
INFORMAZIOA
ESTEKA HONETAN Hezkuntza Sailaren informazio-orrialdea daukazue.
PROZEDURA eta EGUTEGIA
Eskabideak eta egiaztagiriak aurkezteko epea: 2024ko otsailaren 7tik 23ra.
BI AUKERA:
- ON-LINE (2024ko otsailaren 7tik 23ra, 23:59ak arte).
Mozilla Firefox eta Google Chrome dira gomendatutako nabigatzaileak.
Eskabidea egiteko laguntza behar baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan.
- AURREZ-AURRE
Aukeratutako lehenengo ikastetxean egiten da. Toki Alai Gazteluzaharreko eraikinera etor zaitezke idazkaritza ordutegian, 2024ko otsailaren 7tik 23ra (otsailaren 12a eta 13a izan ezik, inauteriak direla eta jai egunak direlako).
- Eskatzaileen zerrenda argitaratzea: 2024ko martxoaren 12an. Ikusgai eta erreklamazioak: 2024ko martxoaren 21era arte
- Behin-behineko zerrendak argitaratzea: 2024ko martxoaren 26an. Ikusgai: 2024ko apirilaren 10era arte
- Behin-behineko zerrendei erreklamazioak egitea ikastetxeko Eskola Kontseiluan: 2024ko apirilaren 10era arte
- Eskabidean atzera egitea: 2024ko apirilaren 10era arte
- Behin betiko zerrendak argitaratzea: 2024ko apirilaren 26an. Ikusgai: 2024ko maiatzaren 30era arte
- Lurralde-ordezkariek esleitutako plazen zerrendak argitaratzea: 2024ko apirilaren 29an
- Behin betiko zerrendei gora jotzeko errekurtsoak jartzea: 2024ko maiatzaren 30era arte
- Itxarote-zerrendaren iraunaldia: 2024ko irailaren 13ra arte
- Plazen erreserbaren iraunaldia: 2024ko irailaren 13ra arte
- Onarpen-bermeen Lurralde-batzordeen iraunaldia: 2024ko irailaren 13ra arte