Oporren atarian, hiruhilekoari amaiera emanez, San Tomas bezpera ospatu genuen ikastetxean.

Atsedenaldian Alaitsu guraso elkarteak txistorra prestatu eta banatu zuen ikasle eta irakasleen artean.

Ondoren, trikitixa, pandero eta xirula doinuz kantuan eta dantzan aritzeko aurkera izan genuen.

Mila esker Alaitsuko kideei, musikariei eta dantzariei! Zuei esker, sekulako giroa izan genuen eta primeran pasatu genuen!!