You are here:

Hezkuntza eskaintza

Gure hezkuntza eskaintza

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

 

Bi eta hamasei urteko eskaintza duen proiektua dugu Toki-Alai. Irungo ekialdean kokatuta bere lau eraikuntzetan Irun osoko ikasleak jasotzen ditu. Haur Hezkuntzako Lehen Zikloko azken urtea (bi urteko gelak) duena eta Bigarren Ziklokoa Arbes auzoan, Lehen Hezkuntzakoa Siusen eta DBHkoa Gazteluzarren. Irungo lehenenengo D eredu publikoa izanik, hiriaren beharrei erantzun egokia eman nahi diena.

 

Ikaslea da gure hezkuntzaren xede nagusia, ikasle bakoitzari egokitzen zaio gure pedagogia, gogoan izanik haren bilakaera-maila, haren interesak, aintzat harturik norberaren erritmoa eta bultzaturik guztien ikaskuntza esanguratsua. Horretarako, nagusien munduaren IMITAZIOA ditugu abiapuntu, eta arian-arian urratzen ditugu pentsamendu MAILA GARATUAGOAK erraztuko dituzten mekanismoetarako bideak. Lan ERAGINKOR, AUTONOMO eta SORTZAILE baten bidez ikasle KRITIKOAK, ELKARBIZITZEN dakitenak eta bizitzarako KONPETENTEAK hezi nahi ditugu. Lan horretan dihardugu etengabe, irakasle nahiz familiak eta langile ez irakasleok.

 

Bigarren Hezkuntza

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

12 urtetik 16ra haurren nortasuna garatzen dugu, bere gaitasuna ahalik eta gehien sakonduz eta landuz. Familiaren eta ikastetxearen arteko elkarlanean, ikaslearen etorkizuna zizelkatzen hasten gara.

 

ESKAINTZA: Etorkizuna bideratzen

Ezaugarri bereziak dituen etapa berri bat da Bigarren Hezkuntza. Etapa honetako arloek ikasgaietara biltzeko joera handia dute eta horrebestez prestakuntza balioanitza eskaini behar dugu: edukin amankomunak dituen gune batetik abiatu eta gero eta bereizkuntza-maila handiagoa bideratuko dugu Bigarren Zikloan. Ikasgai berrien artean daukagu Gizarte Zientziak eta Natur Zientzien arteko bereiztea (Biologia, Geologia, Fisika eta Kimika) edota Teknologiaren sarrera derrigorrezko ikasgai gisa lehenengo hiru ikasturteetan, eta aukerakoen artean laugarren mailan.

 

Lehen Hezkuntza

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

 

Haurra da gure hezkuntzaren xede nagusia, ikasle bakoitzari egokitzen zaio gure pedagogia, gogoan izanik haren bilakaera-maila, haren interesak, aintzat harturik norberaren erritmoa eta bultzaturik guztien ikaskuntza esanguratsua. Horretarako, nagusien munduaren IMITAZIOA ditugu abiapuntu, eta arian-arian urratzen ditugu pentsamendu MAILA GARATUAGOAK erraztuko dituzten mekanismoetarako bideak. Lehen Hezkuntzan, gure Hizkuntza eta Matematikako gelak «Txokotan» antolatuta daude eta gainontzeko irakasgaietan ere haurren beharrei, lan ERAGINKOR, AUTONOMO eta SORTZAILE baten bidez egoki erantzuten diegu.

 

ESKAINTZA: Gaitasunen garapena

Gure hezkuntza prozesuan zehar, ikasleen adimen eta gizarte-garapena neurtzen eta lantzen ditugu, ikasle horiek erraztasunez eta naturaltasunez egokitu daitezen gizartean eta hartan sortuko zaizkien arazoei egokiro aurre egin diezaieten. Halatan, gero eta gehiago bultzatzen dira haiengan norberaren AUTONOMIA, heziketa eta gaitasunen GARAPENA, hala eguneroko lanean nola irakasleekiko edo lagunekiko harremanetan, SORMENA, AURKIKUNTZETARAKO IRRIKIA eta KRITIKARAKO GAITASUNA.

 

 

GURASOENTZAKO BULETINA

 Gurasoei zuzendutako buletina ikusi edota deskargatzeko, irudian klikatu:

azala png

 

 

 TUTORETZAK ETA ARRETA ORDUTEGIA

Ditugun turetza eta arreta orduak hemen Guraso buletinean dituzue ikusgai. 

 

UDALEKUAK

Udalekuei buruzko informazio guztia guraso buletinean duzue eskugarai.

 

 

ESKOLA KONTSEILUKO PARTAIDEAK

Eskola kontseilua honela osatua dago  

Haur Hezkuntza

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

ESKAINTZA ...

Haurra da gure hezkuntzaren xede nagusia, ikasle bakoitzari egokitzen zaio gure pedagogia, gogoan izanik haren bilakaera-maila, haren interesak, aintzat harturik norberaren erritmoa eta bultzaturik guztien ikaskuntza esanguratsua. Horretarako, JOKOA, MANIPULAZIOA eta nagusien munduaren IMITAZIOA ditugu abiapuntu, eta arian-arian urratzen ditugu pentsamendu MAILA GARATUAGOAK erraztuko dituzten mekanismoetarako bideak. Haur Hezkuntzan, gure ikasgelak «Txokotan» antolatuta daude, haurren beharrei, lan ERAGINKOR, AUTONOMO eta SORTZAILE baten bidez egoki erantzuteko.

 

GURASOENTZAKO BULETINA

Gurasoei zuzendutako buletina ikusi edota deskargatzeko irudian klikatu.

azala png

 

 

 

 

TUTORETZAK ETA ARRETA ORDUTEGIA

Ditugun tuteratza eta arreta orduak Guraso buletinean dituzue ikusgai. 

 

ESKOLA KONTSEILUKO PARTAIDEAK

Eskola kontseilua honela osatua dago (KLIK hemen)

Toki Alaiko notizien harpidetza Toki Alaiko notizien harpidetza