You are here:

HAUSPOA

HAUSPOA

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

HAUSPOA

Aurten HAUSPOA proiektua bere osotasunean gauzatzeko aukera izango dugu, 2020-21 ikasturtean ez bezala. HAUSPOA-k arratsaldetan hiru jarduera bloke nagusi izango ditu: ikasgaietako indartze tailerrak, aisialdiko tailerrak eta liburutegiaren erabilpena. Horretaz gain, ikastetxeko hainbat bilera, batzordeetako jarduera, hitzaldi edota orientazio akademiko eta profesionala bideratzeko eta antolatzeko aukera emango digu.

 

Indartze tailerrak: Ikasgairen bat suspendituta duenarentzat (ebaluazioa edo pendientea) edo beharra duenarentzat. Izena eman ahal izango dute:

  • Ikasgaia pendiente duten ikasleek edo ikasgaiko irakaslearen aholkua jaso dutenek. Tutoreak jakinaraziko die ikasleei HAUSPOAn izena ematearen beharraz. 
  • Familiek eskatuta izena eman nahi duten ikasleek.

Indartzeak astero izango dira ondorengo ikasgai eremutan: euskara, matematika, ingelesa, natura, gaztelania eta gizarte.

 

Aisialdiko tailerrak: Zaletasunak lantzeko. Edonork eman dezake izena, gehienezko kopurua bete arte. Tailer hauek 2 multzotan banatuko ditugu:

  • Irakasleek proposatu eta antolatuko dituztenak (astelehen, astearte eta ostegunetan eskainiko dira).
  • Gurasoek edo kaleko hezitzaileek antolatuko dituztenak. Kanpoko begiraleak kontratatuko dira, ikasle ohiak ahal dela. Asteazkenetan eskainiko dira.

Web orrian argitaratu da aisialdiko tailer guztien eskaintza.


Mediateka: Ikasteko eta lanerako gunea. Ikasleentzako zabalik, antolatua eta zaindua izango da. Profesional baten aholkularitza eta laguntza jasoko dute.

URRIKO AGENDA

AZAROKO AGENDA

ABENDUKO AGENDA

URTARRILEKO AGENDA

OTSAILEKO AGENDA

MARTXOKO AGENDA

APIRILEKO AGENDA

MAIATZEKO AGENDA

Toki Alaiko notizien harpidetza Toki Alaiko notizien harpidetza