Ikasleentzako gailu digitalak erosteko Eusko Jaurlaritzako dirulaguntzak.
Esteka honetan duzue informazio osoa:
https://www.euskadi.eus/gailu-digitalak-eskuratzeko-diru-laguntzak/web01-a3hsare/eu/
Kontuan hartzeko ohar batzuk:
- Eusko Jaurlaritzako laguntza bat da, eta eskolaren bidez kudeatzen da.
- Familientzako erosketa libre da, ez da derrigorrezkoa edo EZ DA ESKOLARAKO ORDENAGAILU BAT EROSI BEHAR. Eusko Jaurlaritzak bakarrik ekipoaren hautapena eta eskaeren kudeaketa IKASTETXEEI eskatzen die.
- Interesatzen bazaizue, eskaera egiteko azaroaren 15a epemuga izango da.
-Norentzat: bakarrik ikasle unibertsitateaz kanpoko mailarako beketarako edo ikasketa-laguntzetarako deialdiko beka bat jaso izana 2019-2020 ikasturtean, eskola-materiala atalean
-Laguntzaren gehienezko diru-kopurua 200€-koa izango da. Erkidekogo eskaera guztiak kontuan izanda laguntza agian MURRIZTU DAITEKE. Erosi behar duzuen gailuaren prezioa 200 eta 300€-en artekoa izango da normalean.
- Ikasle adindunak edo adingabe emantzipatuak egingo du eskaera; adingabe emantzipatu gabeen kasuan, berriz, aitak, amak edo legezko ordezkariak
1) Bide elektronikoa: http://www.hezkuntza.net/y44BecPolCieWar/y44MantenimientosJSP/y44LoginD.do?idioma=eu
2) Beste bideak: Baliabide teknologikoak baldin ez badituzue edo beste motatako zailtasunak izanez gero eskolarekin harremanetan jarri, mesedez.
- ARAUDIAREN ARABERA zentroak DERRIGORREZ gailurik egokiena hautatu behar du. Onartuen zerrenda atera eta gero, eskaera egin dutenei honi buruz informatuko zaie.
- ESKOLAK erosi behar den ekipoa esango du, eta beste batek ez du balio izango. Gurasoek faktura bidaliko dute eskolara.
- Gero eskolak behin-betiko eskatzaileen zerrenda gehi gurasoen fakturak bidaliko ditu hezkuntzara.
- Azkenean, zentroak dirulaguntza guztiak jasoko ditu (2021ko apirila/maiatzean gutxi gora behera) eta gurasoei helaraziko zaie ohiko pozeduretan.
- Ekipoa ez da inolaz ere zentrora ekartzeko, gurasoen esku erabilpenik egokiena izango da eta.
INFORMAZIO GEHIAGO.
- Azaroaren bukaeran, eskatzaile zerrenda aterako da. Behin jakinda ekipoa eros daiteke. Dena den, uste baduzue baldintzak argi eta garbi betetzen dituzuela, ekipoa eros daiteke hona hemen erosteko ekipoaren gutxiengo ezaugarriak bete izanez gero:
Gailu mota: ordenagailu eramangarria.
Pantaila 7,9 hazbete edo gehiago
Barne-memoria 16 GB edo gehiago
RAM memoria 2 GB edo gehiago
Sistema eragile hauetarako gaitasuna : Windows 10.0 edo goragoko bat edo software librea (Ubuntu 16.10 edo goragoko)
Gutxiengo prezioa: 200€
Fakturan ezaugarri guzti horiek AGERTU BEHAR DIRA.