You are here:

LH albisteak 2      dbh albisteak 2

DBH-4: Latina, Teknologia eta Plastikako ikasleak Burgosera

Clunia

 

Maiatzaren 9an eta 10ean, 4. mailako Latina, Teknologia eta Plastika arloetako ikasleak Clunia Sulpicia erromatar hiriko XX. Antzerki Klasikoaren Jaialdira eta Donemiliaga Kukulara joango dira.

Jarduera honen helburuak honako hauek dira:

  • Erromatar garaiko hiri handi bat ezagutzea, hirigintza, kultura, arkeologia eta ekonomiaren ikuspuntutik. (Teknologiako ikasleen laguntzaz)
  • Euskarazko eta erdarazko lehen idazkiak gauzatu ziren testuingurua eta Erdi Aroko liburuen sorkuntza ezagutzea. (Plastikako ikasleen laguntzaz)
  • Plautoren Miles Gloriosus obrak planteatzen dituen gatazka etikoak aztertuz, pentsamendu kritikoa garatzea. (Latineko ikasleen laguntzaz)

Egitaraua

Gehiago irakurri

 

Toki Alaiko notizien harpidetza Toki Alaiko notizien harpidetza