Toki-Alai_HaurHezkuntza

HAUR HEZKUNTZA

HH PALMERA

HH ARBES

Haurra da hezkuntzaren xede nagusia eta bere ikasketa-prozesuaren protagonista izatea ezinbestekoa da. Toki Alai Herri Ikastetxeak ikasle bakoitzaren beharrak kontuan hartzen ditu euren ikaskuntza esanguratsua bultzatzeko helburuarekin: ikaslearen bilakaera-maila
eta norberaren erritmoa eta interesak. Horiek guztiak aintzat hartuta, Mugimendu Autonomoa dugu abiapuntu. Haur bakoitzaren GARAPENA ahalbideratzea eta garapen osoa eta orekatua lortzea. Horretarako, zentzumenak, esperimentazioa, ondorioak atera, manipulazioa, kontziente izatea, jolasa eta bizipenak izango ditu abiagune.

Prozesuan zehar AUTONOMIAREN bitartez ardurak hartzen joango dira, sortzaileak eta ekintzaileak izateko aukerak bizituz,  SEGURTASUN afektiboaren eta fisikoaren lanketa bizi eta eskolako barne-espazioaren EGITURAK eta MATERIALAK ezinbesteko garrantzia izango dute.