DBH2ko ikasleek Garapen Jasangarriaren Helburuak (GJH) ezagutzeko Escape Hall jarduera egin dute.
Escape Hall honek 7 kutxa ditu eta arreta berezia jartzen du ondorengo GJHetan: 6 (ura), 11 (hiri jasangarriak) eta 12 (kontsumo arduratsua).
Ikasleak jolasak planteatzen duen enigma ebazteko 3-4ko taldeetan ibili dira jolasean. Horretarako talde bakoitzak 50 minutu izan ditu eta bukaeran, tokiko ekintzek eta ingurumenarekiko konpromiso pertsonalek duten garrantzia ulertzeko hausnarketarako denbora izan da.