Haurra da hezkuntzaren xede nagusia eta bere ikasketa-prozesuaren protagonista izatea ezinbestekoa da. Toki Alai Herri Ikastetxeak ikasle bakoitzaren beharrak kontuan hartzen ditu euren ikaskuntza esanguratsua bultzatzeko helburuarekin: ikaslearen bilakaera-maila eta norberaren erritmoa eta interesak.
Horiek guztiak aintzat hartuta, Mugimendu Autonomoa dugu abiapuntu. Mugimendu horren printzipioak honako hauek dira:
- Haur bakoitzaren GARAPENA ahalbideratzea eta garapen osoa eta orekatua lortzea. Horretarako, zentzumenak, esperimentazioa, ondorioak atera, manipulazioa, kontziente izatea, jolasa eta bizipenak izango ditu abiagune.
- AUTONOMIAREN bitartez ardurak hartzen joango dira, sortzaileak eta ekintzaileak izateko aukerak bizituz.
- SEGURTASUN afektiboaren eta fisikoaren lanketa.
- Eskolako barne-espazioaren EGITURAK eta MATERIALAK ezinbesteko garrantzia izango dute: gela bakoitza gune zehatz bat izango da (Arte gunea, Zientzia eta Matematika gunea eta Hizkuntza eta Jolas sinboliko gunea).