Toki-Alai DBH

DBH HEDATZE

INDARTZEAK

Programa hauen helburu nagusia da Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleek matematikarako eta irakurketarako gaitasuna eta errendimendua hobetzea.

2024-2028 Hezkuntza Emaitzak Hobetzeko Estrategia Integralaren esparruan kokatzen dira, konpetentziak indartzeko programen 7. ildoaren barruan.

BIDELAGUNA

  • DBH1eko ikasleei zuzendua.
  • Astean 3 egun: astelehenetan, astearteetan eta ostegunetan 14:30 – 15:45 tartean.
  • Ikasle guztiek matematika, euskarazko irakurmena eta gaztelaniazko irakurmena lantzen dituzte.
  • Konpetentziak indartzeaz gain, laguntza integrala eskaintzen da ikasketa-ohituretan eta eskola-lanaren antolamenduan.

 

HE-INDARTUZ

  • DBH2, DBH3 eta DBH4ko ikasleei zuzendua.
  • Astean egun bat: astelehenetan DBH2, astearteetan DBH3 eta ostegunetan DBH4.
  • Konpetentziaren arabera (irakurketa edo matematika) bereizitako taldeak. Bi txanda konpetentzia bakoitzean. Ordubeteko saioak txanda eta konpetentzia bakoitzean.
  • Ikasle bakoitzak konpetentzia bakar bat edota biak indartu ahal izango du.
Hedatzen_Toki-Alai