Abian da 24. Korrika!! Toki Alai BHI-k bat egin du martxoaren 19tik 29ra ospatzen ari den Korrikaren 24. edizioarekin.
Martxoaren 24ko goizaldean Irundik igaro zen Korrika, eta 1308. kilometroaren lekukoa batera hartu genuen Toki Alai LH, Dunboa eta Toki Alai BHI ikastetxeok. Ordu txikietan izan arren, tipi-tapa elkarrekin euskararen alde gogotsu korrika egin genuen ikasleek, irakasleek eta familiek!
Egun berean, eguerdian Korrika Gaztea ospatu genuen Irungo gainerako ikastetxeekin batera. Hiriaren erdialdean lasterka aritu ondoren, Zabaltza plazan mezua irakurri zuten ikasleek. Ekitaldi hau gure ikastetxeko trikiti eta pandero joleek girotu zuten.
EUSKARA GARA!