Toki-Alai DBH

DBH DIGITALIZAZIOA

IKT

2001-02 ikasturtean hasi ginen Informazio eta Komunikaziorako Teknologia Berriei bultzada ematen gure ikastetxean. Asko izan dira ordutik hona ikastetxean garatu ditugun ekimenak ikasle eta  irakasleekin.

Ikasle eta irakasleei, betiko baliabideekin batera, berriak eskaintzen dizkiegu urtero (baliabide informatiko berriak, www.tokialai.eus/dbh web gunea, PREMIA sarea, e-gela digitalak, INIKA kudeaketa akademikorako programa, baliabide digital berriak, posta elektroniko propioa…) eta, horiekin batera, baita baliabide horiek erabiltzeko formazioa ere. Ikastetxean arlo horretako alfabetizazio maila oso anitza izan denez, beti eskaini dugu hastapenerako eta sakontzeko aukera. Aurrekontuetan ere isla izan du urtero hori guztia martxan jartzeak.

Hezkuntza Sailak martxan jarri du ESKOLA 2.0 programa DBHn. Honek ekipamendu berria jasotzea ahalbidetu du, besteak beste, arbela digitala ia gela guztietan eta maila guztietan ikasleentzat ordenagailu eramangarri bana. Baliabide berri hauek aldaketa metodologikora eramango gaituzte eta horretarako beharrezkoa den prestakuntza jasotzen ari gara.

Bestalde, Hezkuntza Sailak zehazten duen Heldutasun Teknologikoaren Ereduaren markoan Maila Aurreratua lortu genuen 2015-2016 ikasturtean eta bide horretatik jarraitu dugu gure prozesu pedagogikoak eta administratiboak digitalizatzeko, bide erakusle eraginkorra ikusten baitugu. 2018ko ekainean maila aurreratua mantentzea lortu ondoren, bide horri ilusioz eusten diogu.

Ikasle ikateroei eta zibermanagers-ei (hauek proiektu komunitarioaren esparruan) formakuntza ere eskaintzen diegu, baita familiei ere, internet era arduratsuan erabiltzeko jakin beharreko pautak landuz.

Arduraduna IKT BATZORDEA

Toki-Alai_IKT