2026-27 ikasturteko matrikula eskabideak aurkezteko epea otsailaren 2tik 13 artekoa izango da. Aurrez, gure ikastetxea ezagutu nahi baduzue, urtarrilaren 27an, arratsaldeko 17:00etan Palmeran, eta 18:00etan Arbesen ateak zabalik izango dituzue.
Matrikula eskaerak on-line edo eskolan bertan burutu daitezke. Eskolan egin nahi izatekotan, aurrez hitzordua hartu beharko da alboko botoian klikatuz.
Aurrematrikularako beharrezko dokumentuak hauek dira:
- Ikaslearen Erregistro Zibileko ziurtagiri indibidualaren fotokopia edo guraso edo tutoreak agertzen diren beste egiaztagiri ofiziala (jaiotze agiria, familia liburua…).
- Aita, ama edo tutorearen NAN fotokopia. Ez da aurkeztu behar tramitazioa on-line egiten bada.
- Errolda kolektiboaren ziurtagiria.
- EAEtik kanpo ikasten badu, egindako ikasketen ziurtagiria.
- Ikaslea familia-harreran hartzen bada, egoera hori egiaztatzen duen ziurtagiria.
- Familia banandua edo dibortziatua izatekotan, Hezkuntza Sailak ezarritako berezko protokoloa bete izanaren agiria.
- Matrikula eskabide orria (tramitazioa zuzenean egiterakoan emango zaizue).