You are here:

Proyectos

2014-2015 ikasturtea: Elikadura jasangarria

Correo electrónico Imprimir PDF

Zer gai lantzen ari gara AG 21aren barruan ikasturte honetan?

Urtero gai jakin bat lantzen dugu. Dagoeneko Kontsumoa, Energia, Zaborra/Hondakinak, Ura eta Mugikortasunaren gaiak landu ditugu, besteak beste.

Aurten, aldiz, ELIKADURA JASANGARRIAREN gaia lantzen ari gara.

Irun eta Bidasoako gainerako ikastetxe eta erakundeekin elkarlanean sentsibilizazioa, diagnostikoa eta Irungo herri-diagnostikoa egiten ari gara.

Toki-Alai ikastetxean sentsibilizazioari iraila eta urria eskaini genion. Helburu horri begira hemen bertan dituzuen bi PPT ikus ditzakezu, horiek baitira gure ikasleek geletan ikusi zituztenak:

Azarotik urtarrilera, berriz, diagnostiko fasea jarri genuen abian. Proposamena oso xumea izan zen. Lerro hauetan bertan duzuen taula bat gurasoei (ikasleen bitartez), irakasleei eta ikastetxeko langileei banatu zitzaien. Besteak beste, era honetako galderak planteatu ziren: erosketa ohiturak, saltoki handi eta txikien arteko lehia, ekoizle txikien eta handien arteko lehia, otorduen garrantzia,...

Diagnostiko fasean bildu genuen informazio guztia ikasleen laguntzaz aztertu eta hainbat ondorio interesgarri atera genituen. IKUS GRAFIKOAK.

 

Atzera

2012-2013 ikasturteko proiektuak

Correo electrónico Imprimir PDF

solidaridad4-300x191

 

   Ikasle aktibo, kritiko, solidario, inplikatu, konprometitu, sortzaileak... hezi nahi baditugu, ezinbestean egiteko aukera eman behar diegu. Eurengan sinistu. Euren gaitasunekin fidatu. Protagonismoa eman. Entzun. Eta irakasleoi dagokigu hau lortzeko metodologiaren inguruko hausnarketa egitea: nola?

 

    Ezagutu genuenean, Ikasketa eta Zerbitzua metodologia aproposa iruditu zitzaigun sinisten dugun irakaskuntza mota hori bideratzeko: proiektuak egiteak gaitasunen garapena bultzatzen duelako; inguruarekin harreman antolatua suposatzen duelako; ikasleena delako protagonismo osoa; ekintzaletasuna sustatzen duelako; taldean lan egiten ikasten dutelako; ikasketa esanguratsua bihurtzen duelako; irakasgaien arteko zubiak eraikitzen direlako; ikasketa irakasgaietatik harago doalako... Hainbeste dira arrazoiak!!

 

   Horrek guztiak metodologia honen aldeko apustua egitera eraman gintuen. Ikastetxe apustua, ikasle guztiek izan zezaten euren ibilbidearen momenturen batean horrelako esperientzia bat. Hainbat antolaketa erabaki hartu genuen: hiritartasuna irakasgaia metodologia honen bitartez garatuko genuen eta tutoreek emango zuten, koordinaziorako denbora izango zutelarik ordutegiaren barruan. Hortik aurrera, programazioan hiru ardatz: Giza Eskubideak, erakunde ezberdinen hitzaldiak eta proiektuaren aukeraketa eta garapena.

 

   Eta hementxe gaude, duela 5 ikasturte hartutako erabaki horren ondoren, 2012-2013 ikasturteko proiektuen bukaeran. Esperientzia handia denontzat, emozio eta sentimendu asko piztu dizkigunak. Azaroa eta abenduan elkarte ezberdinen hitzaldia entzuteko aukera izan genuenetik (Alkoholiko Anonimoak, Odol Emaileen Elkartea, Ibon Casas, eta erretinosi pigmentarioa, Elikagaien Bankuko kideak, AGIPASE eta hezkidetza, Petra Elser eta hizkuntzaren garrantzia integrazioan,izan ditugu aurten gurekin) hainbeste gauza gertatu da!!

 

   Lehenengo, talde bakoitzak bere proiektua aukeratu zuen. Proiektua aukeratua genuelarik, alderdi curricularrari heldu genion ikasiko genuen guztia antolatuz. Ikasleek talde txikietan egin dute lan eremu ezberdinen inguruko informazioa bilatuz, eta dena argi genuenean zerbitzua eskaintzeko momentua iritsi zen, eskolatik atera eta inguruarekin harremanetan jartzekoa, bertan gure ekarpena eginez:

 

 

 

  2Ako_ikasleak.resized

2.Ako ikasleek umeen ezaugarriak ikertu dituzte, LHko antolaketa nolakoa den,   ipuiegin dituzte, eskulanak prestatu, eta ondoren Toki Alai HH eta LHn egon dira 3 egun ezberdinetan eta bertan tailerrak antolatu dituzte, txokoetan lagundu, ipuinak kontatu eta patioko jolasak egin. Polita izan da gure ikasleak eremu honetan ezagutzea, euren inplikazio eta goxotasuna ikustea, eta baita txikien ilusioa bizitzea ere.

 


  •    2Bko_ikasleak.resized
  •  
  •     2.Bko ikasleek elikagai eta garbiketa produktuak jaso dituzte eskolan eta Irungo 8 supermerkatuetan, eta jasotako guztia Gipuzkoako Elikagaien Bankura eraman dugu: 2483 kg!! Gure ikasleen jarrera, bikaina, eta Irungo hiritar zein lagundu diguten erakundeena ere bai. Eskerrik asko denei!!

        

 

 

2cko_ikasleak.resized2.Cko ikasleek alkoholaren kontsumoari buruzko galdetegia pasa diete eskolako 447 ikasleei, eta hortik hainbat datu interesgarri atera dute, baita alkoholak eremu ezberdinetan duen eragina aztertu ere. Irungo gainontzeko ikastetxe publikoetako 2. DBHko ikasleei hitzaldiak eman dizkiete ondoren datu hauekin guztiekin, eta Alkoholiko Anonimoak elkarteko kideek ere parte hartu dute hitzaldian gurekin batera euren esperientzia kontatzen. Izugarria izan da, eta ziur hausnarketa bat baino gehiago bultzatzea lortu dutela! 

 

 

   2dko_ikasleak.resized2.Dn odola eta odol-ematearen inguruko informazio jaso eta odol-emaile berriak lortzea izan da helburu, eta baita lortu ere!! Maiatzaren 28an goizean DYA eta Gipuzkoako Odol-emaileen elkartearekin batera kanpainako ospitala antolatu genuen eta 31 lagun etorri ziren odol ematera, horietatik 21 berriak!! Horretaz gain bideo bat egin dugu Irungo jende ezagunarekin, hitzaldiak 18 urtez gorakoentzako eskoletan, hitzaldi irekia Irungo ospital zaharrean eta proiektuaren aurkezpena LHko 5. mailan Toki Alain. Ezin dute odola eman, baina gotatanta bikainak dira!!

 

   2eko_ikasleak.resized2.Eko ikasleek interneten erabilera segurua sustatu nahi izan dute, kontziente izanik oso gazte hasten direla haurrak sare sozialetan murgiltzen, baina ez dakitela bertan aurki ditzaketen arriskuak nola saihestu. “Pantallas Amigas” taldeko kideekin zibermanagerrak izateko formakuntza jaso dute, eta ondoren Toki Alai eta Elatzetako 5. eta 6. mailako ikasleekin aritu dira hainbat eremuri buruzko informazioa ematen eta arriskuei aurre egiteko aholkuak ematen. Ziur bati baino gehiago lagungarri izango zaiola!!



 

   Hau izan da dena!! Zorionak ikasle eta irakasleei, eta eskerrik asko bihotzez gurekin elkarlanean aritu diren guztiei, gure proiektu eta ilusioak errealitate bihurtuz: Toki Alai eta Elatzeta LHri, Txingudi BH, Dunboa BH eta Hirubide BHri, Plaiaundi DBHOri, Irungo udal euskaltegiari, Kunsthal eskolari, BM, Eroski eta Super Amarari, Elikagaien Bankuari, DYAri, Gipuzkoako Odol-emaileen Elkarteari, Irungo Udalari, Alkoholiko Anonimoak elkarteari, Pantallas Amigaseko kideei, DV, Irun Irratia eta Antxeta irratiari eta, noski, parte hartu duten Irungo hiritar guztiei. Zuek gabe ezin izango genuke hau aurrera atera!!

 

Proiektuak

Correo electrónico Imprimir PDF

PROIEKTUAK

 

Eskola bizia da gurea, egiten duenaren inguruko hausnarketa etengabea egiten duena eta hausnarketatik ateratako ondorioetatik abiatuta aurrera darraiena. Hausnarketa eta ondorio hauetatik, gure beharretatik, datozkigu garatzen ditugun proiektuak. Horrela izanik, proiektu hauek ezin ditugu banakako egiturak bezala ulertu, eskolaren osotasunaren zati lez baizik.

 

Proiektu hauek guztiek eta eskolan egiten ditugun besteek eskolaren puzzlea osatzen dutela esan dezakegu, gure eskolari nortasuna ematen diotena.

2011-2012 ikasturteko proiektuak

Correo electrónico Imprimir PDF

 

2011-2012ko ikasturtean, 2. mailako gure 116 ikasleak izan dira proiektu honen protagonista nagusiak. “Herritartasunerako eta Giza Eskubideetarako Hezkuntza” irakasgaian landu dugu, talde bakoitzeko tutoreen gidaritzapean. 5 taldetan banatuta daude 116 ikasle hauek, baina proiektu bakartzat ulertzen dugu hau. Ikastetxeko proiektua da, talde bakoitzak berea garatu du antolaketa erraztearren, baina osagarriak eta denonak dira guztiak. Hori dela eta, talde ezberdinetan egitn dugunaren inguruko informazioa etengabea izan da lan-talde osorako.

Esparru ezberdinetan lanean diharduten elkarteetako kideak ekarri ditugu ikastetxera euren lana ezagutzera eman ziezaguten:

  • Alcohólicos Anónimos taldeko kideak.

  • Odol emaileen elkarteko kideak

  • AGIPASE elkarteko kideak hezkidetza gaia jorratzera.

  • GIZALDE taldeko kideak: boluntariadoa.

  • Emaus taldeko kideak.

  • Kontsumo arloko kideak.

 

Honen asmoa gure ikasleak gizarteko errealitate ezberdinekin harremanetan jartzea da, leihoak irekitzea hortik begirada kritikoz begira dezaten eta gizarte hobeago bat lortzeko egin dezaketenaren inguruko hausnarketa bultzatzea. Nolako gizartea da gurea? Nolako beharrak daude? Zergatik ematen dira honelako egoerak? Zer egin dezakegu guk egoera hauek hobetzeko? Nola eragin dezakegu gure inguruan? Zer beharko genuke honelako zerbait egiteko?..

 

Hausnarketa honetatik abiatuta, talde bakoitzak gara daitezkeen proiektuen inguruko hausnarketa egin du eta “brainstorming” antzeko bat egin dugu, lortutako ideiak talde ezberdinetan konpartitu ditugularik. Ondoren, proiektuak lehenestera pasatu gara talde bakoitzean, kontutan hartuz beti ere 5 talde arituko garela lanean eta ikuspegi orokor bat eman beharko geniola proiektuari. Ikasleek primeran ulertu dute hau, eta taldeko lehentasunak ezartzerakoan kontutan hartu dituzte beste taldeen lehentasunak ere.

 

Beraz, proiektuaren hastapen honetan eman dira jada proiektuaren ikasketa, funtsa, helburuetariko... batzuk:

  • Proiektuaren plangintza orokorra kontuan hartu da, antolaketa errealista kontenplatu da.

  • Ikasleen iritziak eta interesak kontuan hartu dira.

  • Proiektuarekiko ilusioa, konpromisoa eta erantzukizuna azaldu da.

  • Eraginkortasun pertsonala kontutan hartu da.

  • Talde-lanak suposatzen dituen gaitasunak garatzen ari dira: hitz egitea, amore ematea...

  • Talde baten kide sentitu dira.

  • Jarrera pro-sozialak garatu dira.

  • Adostasunera iritsi dira.

  • Ikasleak protagonista sentitu dira.

Hauek dira aukeratutako proiektuak:

  • 2. A: Ibarlako errekaren garbiketa.

  • 2. B: HH eta LHko ikasleei laguntza eman.

  • 2. C: Odol emaileak lortzeko kanpaina.

  • 2. D: Agureengandik txikiengana: joko, abesti, istorio eta errezeten transmisioa.

  • 2. E: Bizitzarako oinarrizko gaien bilketa.

Zer da agenda 21?

Correo electrónico Imprimir PDF

 agenda21

  

Gure herriek (Euskadin 99 herri) eta gure Derrigorrezko Hezkuntzako ikastetxeek (Euskadin 341 ikastetxe, %50ra) jasangarritasunaren aldeko heziketa bultzatzea erabaki dute eta horretarako ESKOLA AGENDA 21 proiektua aurrera eramatea erabaki dute herrian eta ikastetxean. Beraz, Eskolako Agenda 21 guztion konpromisoa da, eta, bestetik, ikastetxearen eta haren ingurunearen ingurumen- eta gizarte-hobekuntzaren aldeko ekintza-plana da.

ZEINTZUK DIRA ESKOLA AGENDA 21 PROIEKTUAREN HELBURUAK?

  • Berrikuntza eta hezkuntza-kalitatea lortzen saiatu, gure ikasleengan arazoak konpontzeko gaitasunak garatu eta ikasleak herritar partehartzaileak izaten ohitu.

  • Eskolan eta herrian dauden gizarte eta ingurumen arazoak gure ikasleek ezagutu ditzatela eta hobekuntzarako proposamenak eta alternatibak adostu eta martxan jarri.

  • Ikastetxea ingurumen-eta gizartearen aldeko praktika baten eredua bilakatu.

 

ESKOLA JASANGARRIAREN ZIURTAGIRIA

2014-2015 ikasturtea: Elikadura jasangarria

HITZALDIAK ETA IRTEERAK

 

 

Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioa

Correo electrónico Imprimir PDF

 

solidaridad4-300x191

 

Ikasketa eta zerbitzua hezkuntza-proposamena da, eta ikasketa zein erkidegoarentzako zerbitzua bateratzen ditu ondo egituratutako proiektu bakar batean. Bertan, hain zuzen ere, parte-hartzaileek ikasi egiten dute eta, aldi berean, inguruneko benetako premietan lan egiten dute, hobetzeko asmoz” (Puig, J.M.; Baltlle, R.; Palos, J.)

 

Bere izenak adierazten duenez, IetaZSan bi elementu hauen elkartzeak (ikasketa eta zerbitzu solidarioa) bakoitzak banan-banan dituen eraginak biziagotzen ditu:

  • Ikasketak zerbitzua hobetzen du, ikasitakoa errealitatera eraman daiteke ekintza moduan eta, horri esker, kalitateko zerbitzua eskaintzen zaio erkidegoari.

  • Zerbitzuak ikasketa hobetzen du, motibatu egiten du, zentzua ematen dio, bizi-esperientzia ematen dio eta, horri esker, ikasketa berriak ateratzen dira.

 

Beraz, IetaZSn asmo pedagogikoa eta asmo solidarioa uztartzen dira. IetaZS gizarte-erabilgarritasuna duen hezkuntza-proiektua da, printzipio pedagogiko jakin batzuetan oinarritzen dena:

  1. Araketan, ekintzan eta hausnarketan oinarritutako ikasketaren kontzepziotik abiatzen da, jakintzaren erabilgarritasuna nabarmentzeko.

  2. Horrez gain, IetaZSren arabera, balioetan oinarritutako hezkuntzan egoera arazotsuak dira abiapuntua eta esperientzia zuzenetik egin behar zaie aurre erronka horiei.

  3. Azkenik, IetaZSren arabera, herritartasunerako hezkuntza partaidetza aktibo, arduratsu, kooperatibo eta solidarioan oinarrituta egon behar da, gizartearen bizi-kalitatea hobetzeko.

 

Zentzu honetan, honako hauxe da IetaZS:

  • Gizarte-erabilgarritasuna duen hezkuntza-proiektua.

  • Ikasteko eta elkarrekikotasunaren esparruan batera lan egiteko zerbitzua.

  • Jakintzak eta bizitzarako trebetasunak bereganatzeko prozesua.

  • Pedagogia aktibo eta hausnarkorrerako metodoa.

  • Hezkuntza-erakundeak eta errealitatean esku hartzen duten gizarte-erakundeak koordinatzen dituen sareko lana.

  • Prestakuntza arloko eragin eraldatzailea.

 

IetaZSko proiektu batek 5 baldintza bete beharko ditu, beraz:

    1. Ikasketa: sistematizatua egon behar da, eman beharreko zerbitzuarekin zerikusia eduki behar du eta protagonistek prozesua baino lehen, bitartean eta ondoren ikasiko dutena azaldu behar du.

    2. Zerbitzua: benetakoa izan behar da, eta inguru hurbil edo globalaren benetako premiei erantzun behar die, ingurune hori hobetzeko asmoz.

    3. Proiektua: asmo pedagogikoa argia izan behar da, eta hezitzaileak hezkuntza-proiektuaren plangintza zein ebaluazioa egin behar ditu.

    4. Partaidetza aktiboa: IetaZSko esperientziak neska-mutilen partaidetza aktiboa eta protagonismoan oinarritu behar dira eta, horrela, informazio-proposamenak gaindituko dituzte.

    5. Hausnarketa: parte-hartzaileek uneoro jakin behar dute zer egiten den eta nolako erabilgarritasun soziala duen. IetaZSn ezinbestekoa da aukeratutako prozesuari, egindako ikaskuntzei eta zerbitzuaren eraginari buruzko hausnartzea.

 

2011-2012 ikasturteko proiektuak

2012-2013 ikasturteko proiektuak

2013-2014 ikasturteko proiektuak

TIC

Correo electrónico Imprimir PDF

En este apartado iremos integrando documentación interesante respecto al uso de las nuevas tecnologías.

Toki Alaiko notizien harpidetza Toki Alaiko notizien harpidetza