You are here:

Erosi eta Ikasi Irunen

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

erosi ikasi irun

 

Erosi eta Ikasi Irunen

Irungo Udalak aurten ere "Erosi eta Ikasi Irunen" programa eskola-materialen erosketarako laguntzak gutxitan aterako du. Joan den urtekoekin konparatuz oso antzeko izango da:

 -          Eskatzeko epea uztailaren GAO-an argitaratuko den hurrengo egunetik aurrera izango da, uztailaren 2an espero dugu, eta irailaren 28an bukatuz

-          Aurten jatorrizko fakturak eskatzeko epean ez dira aurkeztu behar , baina nahi duena eman ditzake eskanetatu eta eskaerakin batera, jatorrizkoa gordetzen. Geroxeago laginketa egingo da eta faktura batzuk eskatuko dira. Fakturen datak ekainaren 22tik irailaren 28ra arte izan daitezke

-          Eskariak Udaleko egoitze elektronikoan (www.irun.org/sac) egin behar dira Irun Txartela erabiliz Interneten bidez

 Aurreko urteen bezala, 2018/19 ikasturteko Testu Liburuen eta Material Kurrikularraren Kudeaketa solidarioko Programaren barruan egindako erosketen kasuan, oinarriek aurreikusten dute familiek, eskaera egiteko unean, programako prezio publikoak ordaindu izanaren egiaztagiria eduki behar dutel eta, gutxienez, honako hauek ere bai: ikastetxearen IFK (Eusko Jaurlaritzakoa, ikastetxe publikoak baldin badira), ordaintze-eguna, ordaindutako zenbatekoa, ordainketaren kontzeptua eta gastu-egiaztagiria banakotzen duen zenbakitze-motaren bat.

Gogoratu, halaber, laguntzako ez direla soilik testu-liburuengatik, eta fakturek berdin balio dutela beste edozein eskola-materialarena izanda ere eta nahikoa dela gastua laguntzaren balioarekin justifikatzea, zeina gehienez ere ikasleko 100 €-koa izango den.

 Azkenik, bi alde berriak azpimarratzen ditugu:

-          Aipatu den bezala, aurten ez da beharrezko jatorrizko fakturak aurkeztea eskariarekin batera. Hala ere, nahi duenak egin dezake. Edonola ere fakturak gorde behar dira, aurrerako batzuek eskatuko direlako.

-          Bestalde Datu-Babeseko Araudi Orokorra indarrean dagoenez Bizikidetza Unitateen kide guztien baimenak jaso behar ditugu. Horregatik eskaria lehengo aldiz egiterakoan tramite berri bat agertuko da. Tramite honetan erabiltzaileari inprimaki bat emango zaio, baimen guztiak jasotzeko. Gero eskariarekin jarraitzeko, lehen baimen hori igo behar da. Inprimaki honen ez bada igotzen ezin izango da eskariarekin jarraitu, beraz nahi ta nahiez inprimakia bete eta igo behar da.

Argibide gehiago Irungo Udaleko web orrian aurki ahal izango dituzue.

 

 

Toki Alaiko notizien harpidetza Toki Alaiko notizien harpidetza