2011-2012 ikasturteko proiektuak

Inprimatu

 

2011-2012ko ikasturtean, 2. mailako gure 116 ikasleak izan dira proiektu honen protagonista nagusiak. “Herritartasunerako eta Giza Eskubideetarako Hezkuntza” irakasgaian landu dugu, talde bakoitzeko tutoreen gidaritzapean. 5 taldetan banatuta daude 116 ikasle hauek, baina proiektu bakartzat ulertzen dugu hau. Ikastetxeko proiektua da, talde bakoitzak berea garatu du antolaketa erraztearren, baina osagarriak eta denonak dira guztiak. Hori dela eta, talde ezberdinetan egitn dugunaren inguruko informazioa etengabea izan da lan-talde osorako.

Esparru ezberdinetan lanean diharduten elkarteetako kideak ekarri ditugu ikastetxera euren lana ezagutzera eman ziezaguten:

 

Honen asmoa gure ikasleak gizarteko errealitate ezberdinekin harremanetan jartzea da, leihoak irekitzea hortik begirada kritikoz begira dezaten eta gizarte hobeago bat lortzeko egin dezaketenaren inguruko hausnarketa bultzatzea. Nolako gizartea da gurea? Nolako beharrak daude? Zergatik ematen dira honelako egoerak? Zer egin dezakegu guk egoera hauek hobetzeko? Nola eragin dezakegu gure inguruan? Zer beharko genuke honelako zerbait egiteko?..

 

Hausnarketa honetatik abiatuta, talde bakoitzak gara daitezkeen proiektuen inguruko hausnarketa egin du eta “brainstorming” antzeko bat egin dugu, lortutako ideiak talde ezberdinetan konpartitu ditugularik. Ondoren, proiektuak lehenestera pasatu gara talde bakoitzean, kontutan hartuz beti ere 5 talde arituko garela lanean eta ikuspegi orokor bat eman beharko geniola proiektuari. Ikasleek primeran ulertu dute hau, eta taldeko lehentasunak ezartzerakoan kontutan hartu dituzte beste taldeen lehentasunak ere.

 

Beraz, proiektuaren hastapen honetan eman dira jada proiektuaren ikasketa, funtsa, helburuetariko... batzuk:

Hauek dira aukeratutako proiektuak: