2011ko ekainaren 11an Eusko Jaurlaritzako Batzorde ebaluatzaileak "Eskola jasangarria"-ren ziurtagiria eman dio Toki Alai DBH ikastetxeari.
Eusko Jaurlaritzako ebaluazio Batzordeak azken bost urteetan aurrera eramaten ari diren Eskola Agenda 21 proiektuaren indarrean oinarritu du bere erabakia.
“Eskola jasangarria”-ren ziurtagiriak frogatzen du gure ikasleek jasotzen duten ingurumen hezkuntza garapen iraunkorrarentzat eta heziketaren kalitatearentzat baliagarria dela.