HAUSPOA
Aurten HAUSPOA proiektua bere osotasunean gauzatzeko aukera izango dugu, 2020-21 ikasturtean ez bezala. HAUSPOA-k arratsaldetan hiru jarduera bloke nagusi izango ditu: ikasgaietako indartze tailerrak, aisialdiko tailerrak eta liburutegiaren erabilpena. Horretaz gain, ikastetxeko hainbat bilera, batzordeetako jarduera, hitzaldi edota orientazio akademiko eta profesionala bideratzeko eta antolatzeko aukera emango digu.
Indartze tailerrak: Ikasgairen bat suspendituta duenarentzat (ebaluazioa edo pendientea) edo beharra duenarentzat. Izena eman ahal izango dute:
- Ikasgaia pendiente duten ikasleek edo ikasgaiko irakaslearen aholkua jaso dutenek. Tutoreak jakinaraziko die ikasleei HAUSPOAn izena ematearen beharraz.
-
Familiek eskatuta izena eman nahi duten ikasleek.
Indartzeak astero izango dira ondorengo ikasgai eremutan: euskara, matematika, ingelesa, natura, gaztelania eta gizarte.
Aisialdiko tailerrak: Zaletasunak lantzeko. Edonork eman dezake izena, gehienezko kopurua bete arte. Tailer hauek 2 multzotan banatuko ditugu:
- Irakasleek proposatu eta antolatuko dituztenak (astelehen, astearte eta ostegunetan eskainiko dira).
- Gurasoek edo kaleko hezitzaileek antolatuko dituztenak. Kanpoko begiraleak kontratatuko dira, ikasle ohiak ahal dela. Asteazkenetan eskainiko dira.
Web orrian argitaratu da aisialdiko tailer guztien eskaintza.
Mediateka: Ikasteko eta lanerako gunea. Ikasleentzako zabalik, antolatua eta zaindua izango da. Profesional baten aholkularitza eta laguntza jasoko dute.