ELKAR BIZITZARAKO TRESNA: BARNE ARAUDIA
Ikastetxeak ikasleak heztea du azken helburu, ikasleak bizitzarako prestatzea eta, honen arabera, hiritar arduratsu eta konprometituak garatzen laguntzea. Barne-araudia ezinbesteko tresna dugu honetarako, elkarbizitzarako tresna. Eta, elkarbizitzarako tresna baldin bada, honako hauek hartu behar ditugu kontuan barne-araudia interpretatzerakoan:
-
Arautegiaren helburu nagusia elkarbizitza antolatzea da.
-
Bere osaketan eskola komunitate osoak hartu du parte.
-
Ikuspegia hezitzailea izango da beti.
-
Modu positiboan idatzi eta ulertzen da da.
-
Eskolaren funtzionamendu egokirako oinarrizko jokabideak jasotzen ditu.
-
Arauak apurtzen direnean neurri zuzentzaileak hartzen dira.
-
Neurri zuzentzaileetan eskola komunitate osoak hartzen du parte, familiarengan indar berezia eginez.
-
Barne arautegia eskolako AJAn jasota dago. Arautegi horren laburpena hemen ikus daiteke: zuzendu beharreko jokabideak