You are here:

STEAM

STEAM

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

STEAM

Gure ikastetxea Irungo Gaztelu zaharrari atxikia dago, Gipuzkoa eta Lapurdiren arteko mugatik 300 metro eskasera. Kokaleku honek historian zehar garrantzia handia izan du estrategikoki, muino batean, Bidasoa ibaia zeharkatzeko punturik errazenaren gainean. Irungo udalerriaren historiako gertaera aipagarrienak Gazteluzarri lotuta daude, bereziki San Martzialeko gudua, Aldabe mendia (San Martzial) eta Gazteluzar bitartean gertatu zena. Bataila honek 2022. urtean bere 500. urteurrena beteko du.

Gure ondare baliotsu honi lotuta proposatzen dugu gure ikatetxeko STEAM proiektua: ikasgai ezberdinen arteko elkarlanarekin,  tresna zientifiko, artistiko, matematiko eta teknologikoez baliatuz,  gure inguru geografiko, kultural eta historikoa ikertzea. Proiektuak 4 esparru jorratuko ditu:

  • Testuinguru historikoa eta guduaren xehetasunak. Honek lotuko ditu proiektuaren beste esparru guztiak.
  • Gazteluzarren ikerketa topografikoa. Jasotze topografikoa eta gure ikastetxeak gazteluari kendutako dorrea berreskuratuko dira.
  • Guduan erabilitako kanoi edo jaurtigailuen ikerketa teknologiko, fisikoa eta kimikoari buruzko esperimentazioa, inguruko erliebea kontuan izanda.
  • Ikastetxeak Gazteluzarri kendutako ondarearen atala, adierazpen artistiko baten bitartez itzultzea, etorkizuneko aztarna bilakatuz.

Proiektu honen egitasmo garrantzitsuena ikasleengan STEAM esparruan bokazio profesionalak inspiratzea da, eta bereziki neskengan interes hori sustatzea.


   2021-01-20 08-24-23-ko-pantaila-argazkia
Toki Alaiko notizien harpidetza Toki Alaiko notizien harpidetza