Ikertzaileekin topaketa
Toki Alaiko DBH4ko hiru ikaslek top@DIPC Zientziarekin solasean! topaketan hartu zuten parte martxoaren 25ean, Eureka Zientzia museoan.
Euskal Herriko bigarren hezkuntzako 170 ikaslerekin batera, hiru ikertzaile ospetsuri galderak egin zizkieten: Albert Fert, María Vallet-Regí eta María Martinón zientzialariei, hain zuzen ere.
Ikertzaileen lana eta bizimodua nolakoak diren hobeto ulertzeko aukera polita izan zuten. Ekitaldiaren amaieran, Albert Fert Fisikako Nobel saridunarekin argazkia atera zuten.
