You are here:

OTSAILA: ZIENTZIA ETA EMAKUMAREN HILABETEA (DBH)

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

IMG 20220217 165434

 

 OTSAILA: ZIENTZIA ETA EMAKUMAREN HILABETEA

Aurreko urteetan bezala, oraingoan ere zientziaren eta emakumearen hilabetea aldarrikatu dugu,sentsibilizazio- eta orientazio-ekintzetan oinarrituta, gure helburua nesken artean bokazio zientifiko-teknologikoa sustatzea izan da eta horretarako hezkidetza batzordea eta zientzia-matematika eta teknologia mintegiak elkarlanean aritu dira ondorengo ekintzak prestatzen:

- Plastika ikasgaian, emakumeak karrera zientifikoetan berdintasunez parte hartzearen aldeko kamiseta diseinatu dute.

- Emakume zientzialariei buruzko lehiaketa bat egin da.

- Ikasgai zientifiko-matematiko-teknologikoetatik, unitate didaktiko bereziak landu dituzte, gai zientifikoak dituzten filmetan oinarrituak, non protagonistak, erreferenteak, emakumeak diren.

- Donostiako CIC NanoGunera formakuntza irteera bat egin da DBH 3. eta 4. mailako ikasleekin.

- Miramongo Parke Teknologikoan emakumeei eta ingieneriari buruzko solasaldi batean parte hartu dute gure ikasleek.

- Matematika ikasgaian gaiari buruzko proiektu batekin jarraitzen dute.

Argazki galerian sartu eta zure begiekin ikusi egindako lana!

 

ARGAZKI GALERIA

Toki Alaiko notizien harpidetza Toki Alaiko notizien harpidetza