You are here:

LH albisteak 2      dbh albisteak 2

DBH: Martxoak 8 - Emakumearen Nazioarteko Eguna

Martxoak 8.0

 

Aurten ere Toki Alai BHIk Martxoak 8a ospatu eta aldarrikatu egin du. Informatika, Matematika, Balore Etikoak, Gaztelania eta Tutoretza orduetan hainbat ekintzen bidez gaia jorratzeaz gain, patioan festa giroan ospatu dugu eguna. Ikasleek beraientzat garrantzitsuak diren emakumeen argazkiekin M8 collaggea egin dute eta honen inguruan giza-katea osatu dugu eskolako kide guztiek, "katerik gabe, katean" lelopean, gure gertuko emakumeei omenaldi xumea eginez. Manifestua irakurri dugu eta ondoren photocall bat egon da, Frida Khaloren lelo ezaguna ardatz zelarik: "Oinak zertarako nahi ditut, hegan egiteko hegoak baditut?".

 
Toki Alai BHI - M8 Manifestua:
 
"Iraganean eskubideak lortzen eta berdintasunaren aldeko urratsak ematen joan diren emakume guztiei egiten dien omenaldia da hau. Belaunaldi berriei dei bat egiten diegu, kateari jarraipena emateko eta emakumeen ahalduntzea indartzen jarraitzeko. Toki Alai BHIn berdintasunaren aldeko eta emakumeen eskubideen aldeko lana egiten jarraituko dugu: emakumeen batasuna eta euren eskubideen borrokan, eta baita berdintasunaren aldeko lanaren belaunaldien arteko transmisioaren beharra eta emakumeen ahalduntzea bultzatzen jarraitzeko ere. KATERIK GABE, KATEAN. Zorionak neska eta mutilak, orainaldia eta etorkizuna eraldatzen ari zaretelako."
 
 
    Martxoak 8.3     Martxoak 8.5     Martxoak 8.4              
 
                              Martxoak 8.1              Martxoak 8.2
 
 
Toki Alaiko notizien harpidetza Toki Alaiko notizien harpidetza