You are here:

LH albisteak 2      dbh albisteak 2

DBH: Euskararen astea

 

Manifestua1

 

Ospatu berri dugun Euskararen astean, Hizkuntza Normalkuntza Batzordea osatzen duten ikasle eta irakasleek hainbat ekintza antolatu zuten:

  • Jolas-orduak girotzeko euskal musika jarri zuten.
  • Gimnasioan jokuak antolatu zituzten.
  • Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, batzordeko 4. mailako ikasleak geletatik pasa ziren egun berezi honi buruz hitz egiteko, euskararen aldeko manifestua irakurtzeko eta pegatina lehiaketan irabazle atera zen pegatina banatzeko.

     

                              Manifestua2                  Pegatina

 

  • Ostegunean, astean zehar egindako ekintzei amaiera emateko, 3. eta 4. mailako ikasleek mintzodromoa antolatu zuten. Bertan, ikasleak, irakasleak, gurasoak, ikasle oihak, gurekin lan egiten duten erakundeetako ordezkariak eta Irun eta Hondarribiko hainbat pertsona ezagun bildu ziren. Taldeka, ikasleek proposatutako hainbat gaien inguruan hitz egin zuten.

 

                            Kartela                 Gonbidapena2

 

                                                            Argazkia1

 

ASTE HONETAN EUSKARAREN ALDE HARTU DUGUN KONPROMISOAK IKASTURTE OSOAN IRAUTEA NAHI DUGU. EUSKARAZ BIZI!!

 

Toki Alaiko notizien harpidetza Toki Alaiko notizien harpidetza