You are here:

LH albisteak 2      dbh albisteak 2

DBH: Azaroak 25

 

Azaroak 25

 

Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna aldarrikatu dugu Toki Alai BHIn. Aurtengo gaia genero indarkeria nerabeen artean izan da. Azaro osoa igaro dugu ikasleekin gaia lantzen, 1. DBHtik 4. DBHraino, bai eskolako eragileekin baita kanpoko eragileekin ere. Txapak, collageak, pankartak, musika letren azterketa, worf-caffe dinamika bidez ikasleekin hausnarketa, "Volar" luzemetraiaren ikuskapena eta baita genero indarkeria jasan duten emakumeekin solasaldia.

Amaitzeko, azaroaren 25ean bertan, biktimei omenaldi xumea eskaini genien; 2019an eraildako emakume bakoitzeko kandela eta krabelin bat, gure ikasle batek musikaz girotu zuelarik. Momentu honetan, krabelinak geletako arbeletan itsatsita daude; emakume biktimen minaren oroigarri eta sinbolotzat.

Ekintza guztien atzean, lan fina eta zintzoan, hezkidetza ordezkariak egon dira.

 

Toki Alaiko notizien harpidetza Toki Alaiko notizien harpidetza