You are here:

LH albisteak 2      dbh albisteak 2

Gailu digitalentzako dirulaguntzak (19-20)

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

IMG 3586

 

Ikasleentzako gailu digitalak erosteko Eusko Jaurlaritzako dirulaguntzak.

Esteka honetan duzue informazio osoa: 

https://www.euskadi.eus/gailu-digitalak-eskuratzeko-diru-laguntzak/web01-a3hsare/eu/

Kontuan hartzeko ohar batzuk:

 

- Eusko Jaurlaritzako laguntza bat da, eta eskolaren bidez kudeatzen da.

 - Familientzako erosketa libre daez da derrigorrezkoa edo EZ DA ORDENAGAILU BAT EROSI BEHAR ESKOLARAKO. Eusko Jaurlaritzak bakarrik ekipoaren hautapena eta eskaeren kudeaketa IKASTETXEEI eskatzen die.

 

- Interesatzen bazaizue, eskaera egiteko urriaren 25a epemuga izango da.

 

-Norentzat: bakarrik ikasle unibertsitateaz kanpoko mailarako beketarako edo ikasketa-laguntzetarako deialdiko beka bat jaso izana 2018-2019 ikasturtean, eskola-materiala atalean 

 

-Laguntzaren gehienezko diru-kopurua 200€-koa izango da. Erkidekogo eskaera guztiak kontuan izanda laguntza agian MURRIZTU DAITEKE. Gailuaren prezioa 200 eta 300€-en artekoa izango da.

  

- Ikasle adindunak edo adingabe emantzipatuak egingo du eskaera; adingabe emantzipatu gabeen kasuan, berriz, aitak, amak edo legezko ordezkariak

1) Bide elektronikoa: http://www.hezkuntza.net/y44BecPolCieWar/y44MantenimientosJSP/y44LoginD.do?idioma=eu

2) Bide presentziala: Eskatzaileak, ez baldin badauka eskabide telematikoa egiteko bitartekorik, matrikulatuta dagoen ikastetxera joanda egin ahal izango du.

 

-  ARAUDIAREN ARABERA  zentroak DERRIGORREZ  gailurik egokiena hautatu behar du. Onartuen zerrenda atera eta gero, eskaera egin dutenei honi buruz informatuko zaie.

 - Epea bukatu eta gero, eta deialdiaren arabera, ESKOLAK zehatz-mehatz erosi behar den ekipoa esango du, eta beste batek ez du balio izango. Gurasoek faktura bidaliko dute eskolara. 

 

- Gero eskolak behin-betiko eskatzaileen zerrenda gehi gurasoen fakturak bidaliko ditu hezkuntzara.

 

- Azkenean, zentroak dirulaguntza guztiak jasoko ditu (2020ko apirila/maiatzean gutxi gora behera) eta gurasoei helaraziko zaie ohiko pozeduretan. 

 

- Ekipoa ez da inolaz ere zentrora ekartzekogurasoen esku erabilpenik egokiena izango da eta.

 

Toki Alaiko notizien harpidetza Toki Alaiko notizien harpidetza