You are here:

LH albisteak 2      dbh albisteak 2

DBH-4: top@DIPC - Zientziarekin solasean!

 topDIPC - Zientziarekin Solasean. Argazkia

 

Urriaren 30ean Donostiako Eureka! Zientzia Museoan top@DIPC-Zientziarekin solasean! mundu mailako zientzialari eta ikasleen arteko solasaldien X. edizioa ospatu zen, eta bertan gure ikasle den Maddi Hernáez Susperregik galdera onenaren Telefónica Saria irabazi zuen. Zorionak Maddi!!

Nazioartean izen handiko hiru ikertzailek zientziarekiko eta ikerkuntzarekiko duten grinari buruz hitz egin zuten eta ikasleek egindako galderei erantzun zieten. Top@DIPC topaketen X. edizio honetako gonbidatuak hurrengo hauek izan dira:

  • Klaus Von Klitzing, Fisikako Nobel Sariduna 1985 - Materia Kondentsatuaren Fisika
  • Mairi sakellariadou, Uhin grabitazionalen ikertzailea - Fisika Teorikoa eta Kosmologia
  • María Vallet-Regí, 2018ko Jaime I.a Errege Saria Oinarrizko Ikerketan - Biomaterial adimendunak

 

Toki Alaiko notizien harpidetza Toki Alaiko notizien harpidetza