You are here:

HEZKIDETZA

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

 

 

 

Neska eta mutilekin borondateko interbentzio prozesua aurrera eramaten saiatzen den erakunde hezitzailea izan nahi du Toki Alai ikastetxeak; ikasleen garapena indartzen duena sexu ezberdinen errealitatetik abiatuz, norbanakoaren garapena bultzatuz eta gizarte eraiketa komuna lortu aldera lan egiten duena.


Hezkidetza genero ezberdintasunen desagerpen progresiboa helburu duen hezkuntza esparrua da, eta ez bakarrik eskolako egitura formalean, baita ideologian eta hezkuntza praktikan ere; ikasleen garapena bultzatuz eta identitate pertsonala duen subjektu gisa onartuz, genero estereotipoetatik at.


Hezkidetzak gure eskolan, eragile guztien intentzio eta babes osoz, nahita egindako eskuhartzea izan du; helburu eta estrategia multzoa, eskolako hezkuntza-eragile orok garatuta, genero-ezberdintasunak prebenitu, indartu, orekatu edo errotik ateratzeko. Hezkidetza hezkuntza-ekintza genero-aniztasunaren trataerari egokitzeaizan da orain arteko lana.

 

Horretarako, Eusko Jaurlaritzaren II. Hezkidetza Planean, Berdintasunaren eta Tratu onen bidean 2019-2023, oinarritzen dugu gure lana. 7 ardatz dira nagusi:

1.- Pentsamendu kritikoa sexismoaren aurrean.

2.- Hizkuntzaren eta irudien erabilera ez-sexista.

3.- Emakumeen jakituriaren integrazioa eta haien ekarpen soziala eta historikoa.

4.- Gatazken konponketa baketsua, hezkidetzako elkarbizitzarako proiektuen bidez.

5.- Autonomia pertsonala eta independentzia ekonomikoa.

6.- Espazioak ikastetxean, eskolaz kanpoko jarduerak eta jarduera osagarriak.

7.- Berdintasunezko hezkuntza afektibo-sexuala.

8.- Emakumeen aurkako indarkeriaren prebentzioa eta indarkeria kasuetan esku hartzea.

Ezinbestekoa da ikastetxeko eragile guztien arteko elkarlana, hala nola, familia, irakasle, ikasle, ZAP langileak eta baita kanpo eragileak ere.

 

Metodologia globalizatzailea eta disziplinartekotasuna ardatz dira hezkidetzak trataera curricularra izan dezan.

 

HEZKIDETZA BIDEOA

 

Toki Alaiko notizien harpidetza Toki Alaiko notizien harpidetza