Palmera eraikina lau ikasgelako edukierarekin solairu bakar batean eraikita dago, beheko solairuan eta eskailerarik gabe, adin horretako haurrak hartzeko egokia eta erosoa. Eraikinak, lau gela eta jantokiarekin batera, psikomotrizitate gela eta bi jolastoki ditu, bata estalia eta bestea irekia.