S A R R E R A K   E T A   I R T E E R A K

Sarrerak

Goizeko eta eguerdiko sarrerak aterpeko eskuinaldeko ate txuritik egingo ditugu. Aurten tutoreak gelan egongo dira haurren zain.

Irteerak

Eguerdiko eta arratsaldetako irteerak jolastokitik egingo ditugu. Aurreko ikasturtean bezala, tutore bakoitza bere taldearekin aterpera aterako da.

*Asteazken arratsaldetan ez da eskolarik izango.

 

A U T O B U S A

Ikasturtearen lehen egunetik, hau da, irailaren 12tik, autobus zerbitzua egongo da.

Lehen astean eskolan bertan autobus txartel berria banatuko zaie. Txartela etxera eramatean daturen bat faltako balitz, bete. Ondoren, zabaldu daitekeen zorro batean sartu aurrerago oharrak bertan eraman ahal izateko.

J A N G E L A

Irailaren 19an hasiko da, goiz eta arratsaldeko ordutegiarekin hasten garenean. Aldaketaren bat egongo balitz lehenbailehen lourdes.castro@tokialai.eus-ekin harremanetan jarri.

E K A R R I  B E H A R R E K O A

Ikasle bakoitzak bere motxilan ur botila izendatua ekarri beharko du egunero. Gogoratu eskolara ekartzen dituzten objektu pertsonal guztiek izena izan behar dutela (motxila, arropa…). Kontuan hartu eskolako poltsa urdina etxera eramaten duten bakoitzean, hustu eta, berriz ere, eskolara itzuli behar duzuela. Etxean duzuenok lehen egunean eskolara ekarri beharko duzue.

Z A I N T Z A

Aurtengo ikasturtean ere goizeko zaintza zerbitzua egongo da. Honen inguruan gehiago jakin nahi izanez gero Alaikiro guraso elkartearekin harremanetan jarri. alaikirogurasoelkartea@gmail.com (Junkal)