Eskola kirola 23-24
Kurtso honetan ere Eskola Kiroleko Programari martxa emango diogula. Orokorrean aurreko kurtsoko antolaketari jarraipena emango diogu, bai astean zeharreko saioei dagokienez eta baita larunbatetako saioei dagokienez ere. Asteburuetako programa oraindik zehazteke dago baina eskola kiroleko jarduerak larunbata gehienetan egiteko asmoa dugu. Bertan, astean zehar landutako talde kirolak, kirol alternatiboak eta jolasak landuko dira eskolen arteko topaketa formatuan, lehiaketarik gabe. Ikasleen asistentzia borondatezkoa izaten jarraituko du (ez derrigorrezkoa), baina horretara animatzea garrantzitsua dela azpimarratu nahi dugu.
Gainera, kurtso honetan badugu erronka handi bat: nesken parte hartzea areagotzea. Horretarako hainbat aldaketa egin ditugu eta taldekatze sistema aldatuko dugu, beti ere gure eskolako neskak eskola kirolean gustorago aritzeko asmoz. Beraz, zuen alabak animatzea eskatu nahi dizuegu.
IZEN-EMATEA:
Izen ematea irailaren 18tik 28ra bitartean izango da (biak barne) eta internetez bakarrik egin ahalko da. Egoitza Elektronikoaren bitartez (www.irun.org/sac) Irun Txartelarekin, DNIe, Izenperen ziurtagiri elektronikoarekin edo bestelakoak erabiliz egin beharko da. Izen-emateekin suertatzen diren zalantzak argitzeko 010 telefonora deitu dezakezue.
INFORMAZIO GEHIAGO:
-UDALETXEKO INFORMAZIOA: Esteka honetan aurkituko dituzue izen-ematearen inguruko informazio gehiago (prezioak, helburuak…) eta bertan eman dezakezue izena.
-INFORMAZIO BILERA: Zalantzak argitzeko eta gure proiektua sakonago aurkezteko asmoarekin bilera informatiboa egingo dugu irailaren 19an, asteartea.
● ORDUA: 17:00
● NON: Arbeseko eskolako jangelan.
● NON: Arbeseko eskolako jangelan.
–ESKOLAKO KONTAKTUA: Zalantzarik baduzue idatzi eskolako arduradunari, ander.errazkin@tokialai.eus
ENTRENAMENDU EGUNAK ETA ORDUAK:
MAILA | EGUNA | ORDUA |
1. eta 2. mailak (aurre-benjaminak) |
Astelehenetan | 16:25-17:25 |
3. eta 4. mailak (benjaminak) |
Astearte eta ostegunetan | 16:25-17:25 |
5. eta 6. mailak (alebinak) | Asteazkenetan | 14:25-15:25 |
5. eta 6. mailak (alebinak) | Ostiraletan | 16:25-17:25 |
*Entrenamenduak urriaren 2an hasiko dira
**Gogoratu, entrenamenduak ikastetxean bertan (Siusen) egingo direla eta entrenamenduak bukatu ondoren ez dela autobus zerbitzurik izango.