EI PALMERA PRESENTACIÓN

D EREDU PUBLIKOA IRUNEN

Toki-Alai, 1984an, Arbesko eraikuntza zaharrean jaiotako proiektua da. Garai hartan guraso eta irakasle talde txiki baten gogoa eta lanari esker, Dunboa eta Santa Elena ikastetxeetara joaten ziren Toki-Alai Haur Eskolako ikasleak izen eta izaera propio zuen ikastetxea bihurtu zuten, Toki-Alai H.I., alegia.teko modu bakarra.

IKT_nivel_avanzado

Hasiera gogorra izan zen, Irun hiriko auzo desberdinetako ikasleak biltzen zituen D ereduko proiektu publikoa aurrera ateratzea ez baitzen erreza. Oztopo asko gainditu behar izan ziren, ingurukoak eta Hezkuntza Sailak berak jarritakoak barne, eta urteren batean hamar ikasle besterik ez zegoen matrikulaturik.
Baina proiektu hartan inork gutxik sinesten bazuen ere, aurrera jarraitu zuen. Baliabide eta laguntza gutxi genuen, baina ilusioa eta oztopoak gainditzeko gogo handia. Lehenengo urteetan gela bakar bat zegoen maila bakoitzean, eta denak Arbesko eraikuntza zahar hartan, baina proiektua gorpuzten zihoan adinean, 1989an maila bakoitzeko gela bakar bat izatetik hiru gela izatera iritsi ginen. Berriro ere irakasle eta gurasoen arteko elkarlanean oinarrituta, haurtzaindegiz haurtzaindegi gure proiektua ezagutzera ematera joan ginen, eta arrakasta handia izan zuen Irungo gurasoen artean.

 

OIHARTZUN HANDIKO ESKAINTZA

Arrakastatsua izaten hasi zen, beraz, D eredu publikoaren eskaintza eta, Arbesko eraikuntza zaharrean tokirik ez zegoenez, gela batzuk garai hartan Heziketa Berezikoa zen Sius ikastetxera joan behar izan genuen. Ikasturte batzuk pasatu behar izan genituen bertan zeudenekin, garai hartako lege berria zela eta, ikastetxe hura desagertu zen arte. Sius urruti zegoen eta Arbesera auzoetako ikasleak ere etortzen ziren. Derrigorrean jangela eta garraio zerbitzu sendoak antolatu behar izan genituen.
Haur Hezkuntzako ikasleak sartzeko tokirik ez genuen gure egoitza zaharrean, eta Siusen egokitu behar zen bertan zegoena, OHOko ikastetxea bihurtzeko. Hezkuntza Sailari eraikuntza berri bat egiteko proiektua eta Siuseko egokitzapena aurkeztu zitzaion 1992-93an. Hurrengo ikasturtean Hezkuntza Sailak obra egitea erabaki zuen, eta hurrengoan, eraikuntza zaharra eraitsi egin zen.

 

HANDITZE PROZESU GOGORRA

Obra iraun bitartean Haur Hezkuntzako ikasleek hutsik zegoen Behobia ikastetxera joan behar izan zuten. Irakasle eta gurasoen arteko lankidetza guztiz garrantzitsua izan zen garai hartan ere, alde batetik bestera gogorra baitzen.
Oztopo horiek guztiak izan arren, proiektuak herrian arrakasta izaten jarraitu zuen, eta matrikula garaian, ikastetxeak jaso zezakeena baino ikasle kopuru handiagoak egiten zuen urtero gurera sartzeko eskaera.

 

DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA TOKI-ALAI PROIEKTUAN

DBH martxan jarri zenean, 1996-97 ikasturtean, alegia, eta Derrigorrezko Hezkuntzako ikastetxe bakarra izan ezinean, DBHko ikastetxea, behin behinekoz, berriro hutsik zegoen Behobiako eraikuntzara eraman genuen. Garai hartan DBHko lehenengo eta bigarren mailako gela bana besterik ez genuen, baina atzetik gehiago zetorren eta etorkizuna ziurtatuta zegoen.
Bertan bi ikasturte pasa, eta sartzen ez ginela ikusita, Hezkuntza Sailak gaur egungo DBHko egoitza den Gazteluzarrera ekartzea erabaki zuen. Hortik aurrera Elatzetako D ereduko ikasleek ere daukate erreferentzia zentrotzat Toki-Alai DBH, eta azken bi ikasturteetan toki arazo daukagu Gazteluzarren ere. Dagoeneko Hezkuntza Sailak hori konpontzeko inbertsioa egin duen arren, etorkizunari begira, zabaltzeko proiektua aurkeztuta dugu, hori baita aurrera jarraitu ahal izateko modu bakarra.

Toki-Alai Menús Comedor

Agenda Toki-Alai

ikasgunea-logo

irakasle eremua