
Beka eskabideak aurkezteko epea 2023ko irailaren 30ean bukatzen da. 2022-2023 ikasturtean beka edo laguntzaren onuradun izan ziren ikasleei jada betetako eskabide-zirriborroa SMS eta/ edo posta elektroniko bidez eskuratzeko aukera eman da. Eskabidea telematikoki aurkeztea erabakitzen baduzue, SMS eta/edo Email bidez emandako interneteko helbidea erabili ahal izango duzue, eta dagokion ikaslearen jaiotze-data sartu, gero “proposamena deskargatu” botoia sakattu. Horrela eskabidearen zirriborroa lortuko duzue, eta honela hainbat aukera izango dituzue:
a) Zirriborroan emandako kodea erabliz.
b) Ziurtagiri elektroniko bat erabiliz.
c) Eskabide-orria inprimatu, sinatu eta ikastetxera ikasleen bitartez helarazita.
Iaz beka eskatu eta inprimakian zuzentzeko edota aldatzeko zerbait badago, eskolara www.tokialai.eus-en hitzordua eskatuz etor zaitezkete zuzenketak egin ahal izateko (Arbes ereikinean; beheko leihoan erreserba egin dezakezue).
Zuzenketa edota aldaketa frogatzen duten dokumentuak ekarri beharko dituzue. Gogoratu zuzenketak egiteko beste bide bat dagoela: IKASGUNEAn erregistratuz gero, beharrezkoak diren aldaketak egin ditzakezue eta ondoren aurreko puntuan agertzen diren pausuak jarraituz, beka egiaztatu dezakezue.
Beka lehen aldiz eskatzen duzuenentzat, eskaerak aplikazio informatikoaren bitartez egingo dira. Eskaera egiteko hiru bide daude:
– www.hezkuntza.net web orrian sartuz, era telematikoan eta sinadura digitatalarekin.
– www.hezkuntza.net web orrian sartuz, era telematikoan, sinadura digitalik gabe eta ondoren ikastetxean aurkeztuz.
Zuzenean ikastetxean aurkeztuz. Horretarako hitzordua www.tokialai.eus –en hartzea ezinbestekoa izango da.
Edozein zalantza izanez gero, deitu 943 899124 telefonora.