Agindua, 2022ko abenduaren 21ekoa,II. eranskina, 8. atala – Eskabidearekin batera, ondorengo dokumentazioa aurkeztu beharko da, nahitaez:
– Ikaslearen familia-liburuko fotokopia, edo jaiotza-agiria.
– Eskaera egiten duen pertsonari (aita edo ama) dagokion familia-liburuko fotokopia edo pertsona hori ikaslearen legezko tutorea dela egiaztatzen duen agiria.
– Eskabidea egiten duen lagunaren NANaren edo AIZren fotokopia: aitarena edo amarena, edo legezko tutorearena. Ez da aurkeztu beharko online izapidetuz gero eta agiri hori nortasun-datuak kontsultatzeko zerbitzuak baliozkotzen badu.
– Familiaren bizilekuaren ziurtagiria (ikaslearena, aitarena, amarena, edo tutorearena), gehienez hiru hilabeteko antzinatasunekoa eta Udalak egindakoa.
– EAEtik kanpo eskolatutako ikasleen kasuan, egindako ikasketen ziurtagiria, argi eta garbi adieraziz zer maila egiten ari diren une horretan.
– Ikaslea etxean hartu bada, egoera hori egiaztatzen duen ziurtagiri ofiziala.
– Banandutako edo dibortziatutako familiek Hezkuntza Sailak ezarritako protokoloa betetzen dutela egiaztatzen duen agiria (adibidez: ezkontide ohiaren baimen idatzia, ebazpen judiziala edo
eskabidea bermatzen duen behin-behineko neurria, etab.).
– Muturreko prematuritate edo prematuritate handiagatik maila txikiago batean onartzeko eskabidearen kasuan, bederatzigarren Instrukzioko 4. apartatuan adierazitako baldintzetan, eskaera
hori ziurtatzen duen txosten medikoa.
– Hezkuntza-laguntzako berariazko premiei buruzko galdetegia, behar bezala beteta.
– Aitortutako Hezkuntza Premia Bereziei buruzko diagnostikoa, halakorik izanez gero.