You are here:

Testu liburuak

2018-2019 ikasturteko testu liburuak

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

                                                          liburuak

 

Egin klik hemen 2018-2019 ikasturterako testu liburuen zerrenda ikusteko. Gogoratu lehen eta bigarren kurtsoan testu liburuak maileguan ematen dizkiegula ikasleei, beraz ez dira erosi behar. Hirugarren eta laugarren kurtsoan Eusko Jaurlaritzak ez du martxan jarri mailegurako programarik.

Testu liburuen mailegu-programan parte hartzeko eskubidea dute ikasle guztiek, beti ere dagokion protokoloa betetzen badute.

 

Testu liburuen mailegurako protokoloa

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

 

 

Eskola Kontseilua da programa honen erantzulea. Hortaz, bere garapenean osatzen duten batzordeak eta sektore guztiak arituko dira elkarlanean: a) batzorde iraunkorra, b) ekonomia batzordea, c) familiak, d) irakasleak, e) ikasleak, f) langile ez irakasleak

a) Batzorde iraunkorra programaren koordinazioaz eta jarraipenaz arduratuko da eta martxan jartzeak sor ditzakeen gatazkak bideratuko ditu. Era berean, ematen eta bueltatzen diren liburuen egoera egokia behatuko du, beti ere Eskola Kontseiluari behar den informazio emanez.

b) Eskola Kontseiluaren ekonomia batzordeak hartuko du bere gain programaren kudeaketa ekonomikoa.

c) Guraso Elkarteak liburu eta material didaktikoa erosiko du, horretarako ikastetxeak emango dion Eranskin I erabili zeta zuzendaritzari emango dio honek bana dezan. Batzorde ekonomikoak ordainduko dio Guraso elkarteari eginiko erosketa. Familiek programan parte hartuko duten ala ez erabakiko dute. Horretarako, aurre-matrikulan jakinaraziko zaie ez baldin badu parte hartu nahi Eranskin II bere eta uko egin beharko dutela.

Era berean, Eranskin IIIan agertzen diren programaren funtzionamendurako jarraibideen berri emango zaie, eta baldintza horietan parte hartu nahi badute, jarraibideak betetzeko konpromisoa sinatuko dute (Eranskin IV).

d) Zuzendaritzak Guraso Elkarteak erositako liburuak banatuko dizkie Mintegi-buruei, hauek zaindu eta mintegi-kideekin batera, ikasturtearen lehenengo egunetan, talde bakoitzari banaketa antola dezaten. Era berean, Mintegi-buruak eta irakasleak izango dira ikasturte bukaeran testu liburuak eta materialak jasotzeko arduradunak.

Batzorde Pedagogikoak ikasleek erabili beharko dituzten programan sartuko diren liburu eta materialen aukeraketa koordinatuko du.

Irakasleek dagokien ikastalde eta irakasgaiaren materiala banatuko dute ikasturte hasieran, eta programaren liburuetan ez idazteko eta ez azpimarratzeko konpromisoa hartuko dute. Azpimarratze teknikak programan ez dauden beste liburu eta materialekin landuko da (dosierrak, fokokopiak, ,,,). Ikasturte bukaeran ikasleei jasoko diete ikasturte hasieran banatutako materiala, bere egoera konprobatu eta Batzorde iraunkorrari helaraziko diote berriro erabiltzeko moduan ez dagoen materiala entregatu duten ikasleen zerrenda. Era berean erabiltzeko moduan dagoena Mintegi-buruari emango diote honek mintegian, hurrengo ikasturterako gorde dezan.

Bestalde, portada eta lehenengo orrialdean sorta bakoitzaren zenbakia idatziko du irakasleak, hurrengo formatu honekin: IKASMAILA-TALDEA-KODEA (1AA, adibidez). Erreferentzia hori erabiliko da urtero ikasleei dagokien materiala banatzeko. Era berean jokatuko du galdu izanagatik edo narriaduragatik berritzen diren liburu guztiekin.

e) Ikasleak liburuak eta materiala zainduko ditu bere eguneroko erabilpenean, errespetatzen eta baloratzen, ezinbesteko baldintza hau programan jarraitu ahal izateko. Ezin izango duten liburuetan bere izana edo beste edozer idatzi. Liburu-sorta osoak banatuko dira ikasturte hasieran, ez alez ale.

f) Administrariek programaren datu basea eguneratzen lagunduko dute.Datu base horrena zera azalduko da: ikaslearen izen abizenak, maila, taldea, programaren erabiltzailea da ala ez, ordaindutako diru-kopurua, liburu-sortaren zenbakia, eta, materiala izorratu baldin badu, ordaindutako diru-kopurua eta zein egunetan pagatu duen.

 

Toki Alaiko notizien harpidetza Toki Alaiko notizien harpidetza