You are here:

Hizkuntza normalkuntza

Hizkuntza normalkuntza

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Hizkuntza Normalkuntza Proiektua Toki-Alai ikastetxeak daukan erronka nagusietariko bati erantzuteko eratu den proiektua da, gure Hezkuntza Proiektuak agintzen duena ahalik eta era hoberenean bete ahal izateko, alegia. Izan ere, ikasleak nagusiki giro erdaldunetik etortzen zaizkigu eta euskalduntzea da gure helburuetariko bat.

Proiektu honen bitartez, hainbat eremutan eragin nahi dugu euskararen presentzia indartzeko, eta, horrela, ikastetxearen antolakuntza orokorrean, irakasleak, ikasleak, gurasoek eta langile ez irakasleak eremuetan, normalkuntza bera sustatzeko erabakietan eta eskolaz kanpoko ekintzetan helburuak finkatzen ditugu urtero, motibazioa, ezagutza eta erabilera indartzeko, helburu horiei lotutako ekintza ugarien bitartez.

Arduradun orokorra: Dorleta Davoz Pérez

Norentzat: Ikastetxe osatzen dugun guztiontzat

Toki Alaiko notizien harpidetza Toki Alaiko notizien harpidetza