You are here:

Orientazioa

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

 

 

Ikastetxea gune hezitzailea dugu hitzaren esanahi zabalenean. Ikasleen garapen integrala lortze aldera egiten dugu lan, eta horretarako instrukzio akademikotik haratago joan behar dugu. Orientazioak funtsezko egitekoa du zeregin honetan, bi ildo nagusi hartzen dituelarik:

- Tutoretza lana, ikasle bakoitzarena zein taldearekin. Orientatzaileak eta tutore-taldeak bideratutako lana da, programazio zehatza duena eta ikasturtez ikasturte garatzen joaten garena: norberaren ezagupena, elkarrekin bizitzen ikasi, bizitzarako gaitasunak, eremu ezberdinen inguruko tailerrak.

- Orientazioa ikasketetan. Ikasleek euren bizitza proiektuaren aukeraketan hasiko dira DBHn. Garai honetan hartzen duten erabaki guztien artean euren ikasketen ibilbidearena dago. Erabaki zaila, zalantzarik gabe, eta hortxe egon behar dugu euren bidean lagun. Orientazio lan hau 1. mailatik ematen da, 3. eta 4. mailetan sakonago lantzen delarik: hautazko irakasgaiak, DBH ondorengo aukerak, ikasle bakoitzaren gaitasun eta zaletasunak...

Toki Alaiko notizien harpidetza Toki Alaiko notizien harpidetza