You are here:

Lehen Hezkuntza

Lehen Hezkuntza

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

 

Haurra da gure hezkuntzaren xede nagusia, ikasle bakoitzari egokitzen zaio gure pedagogia, gogoan izanik haren bilakaera-maila, haren interesak, aintzat harturik norberaren erritmoa eta bultzaturik guztien ikaskuntza esanguratsua. Horretarako, nagusien munduaren IMITAZIOA ditugu abiapuntu, eta arian-arian urratzen ditugu pentsamendu MAILA GARATUAGOAK erraztuko dituzten mekanismoetarako bideak. Lehen Hezkuntzan, gure Hizkuntza eta Matematikako gelak «Txokotan» antolatuta daude eta gainontzeko irakasgaietan ere haurren beharrei, lan ERAGINKOR, AUTONOMO eta SORTZAILE baten bidez egoki erantzuten diegu.

 

ESKAINTZA: Gaitasunen garapena

Gure hezkuntza prozesuan zehar, ikasleen adimen eta gizarte-garapena neurtzen eta lantzen ditugu, ikasle horiek erraztasunez eta naturaltasunez egokitu daitezen gizartean eta hartan sortuko zaizkien arazoei egokiro aurre egin diezaieten. Halatan, gero eta gehiago bultzatzen dira haiengan norberaren AUTONOMIA, heziketa eta gaitasunen GARAPENA, hala eguneroko lanean nola irakasleekiko edo lagunekiko harremanetan, SORMENA, AURKIKUNTZETARAKO IRRIKIA eta KRITIKARAKO GAITASUNA.

 

GURASOENTZAKO BULETINA

Gurasoei zuzendutako buletina ikusi edota deskargatzeko klikatu hemen:

 

Gurasoentzako buletina 17/18

 

TUTORETZAK ETA ARRETA ORDUTEGIA

Ditugun turetza eta arreta orduak hemen Guraso buletinean dituzue ikusgai. 

 

UDALEKUAK

Udalekuei buruzko informazio guztia guraso buletinean duzue eskugarai.

 

EGUTEGIA 2017- 18

Egutegia

 

ESKOLA KONTSILUKO PARTAIDEAK

Eskola kontseilua honela osatua dago 

Toki Alaiko notizien harpidetza Toki Alaiko notizien harpidetza