You are here:

Euskaraldia

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

euskaraldia ico

 

EUSKARALDIA 11 egunez (azaroaren 23tik abenduaren 3ra) ditugun hizkuntza ohiturez eta portaerez jabetu eta ohiturak aldatzeko aukera eta euskara gehiago hitz egiteko esperimentu kolektiboa da.

Euskal Herri osoan egingo da, herriz herri eta eremuz eremu eta Irunen ere hala egingo dugu. 16 urtetik gorako herritarrek parte hartu ahal izango dute.

Euskararen alde egotetik euskaraz egitera pasa edo ingurukoei euskaraz egin dezaten lagundu nahi badiezu, Euskaraldiak pauso hori taldean emateko aukera paregabea emango dizu, 11 egunez. Euskaraldian parte hartzeko bi aukera dituzu:

  • Belarriprest! Ingurukoek zuri euskaraz egitea nahi baduzu, nahiz eta zuk agian gaztelaniaz erantzun.
  • Ahobizi! Egin lehen hitza beti euskaraz, eta euskaraz ulertzen duenarekin euskarari eutsi, besteak gaztelaniaz egin arren. Ulermena bermatua badago, zergatik ez du bakoitzak nahi duen hizkuntza erabiliko?

Hizkuntza ohiturak aldatzeko jarrera aktiboa hartu nahi baduzu, Euskaraldian parte hartzera gonbidatzen zaitugu.

IZEN EMATEKO ZER EGIN?

Parte hartzeko ezinbestean izena eman beharko da eta azaroaren hasieran identifikazio txapa eskuratu ahal izango da izena ematean norberak aukeratzen duen tokian. Gomendio batzuk ere banatuko dira 11 egunetan belarriprest eta ahobizi moduan nola jokatu laguntzeko.

Izena emateko epea azaroaren 22ra arte egongo da zabalik.

Izena ematea internet bitartez:

https://izenematea.euskaraldia.eus/   edota

http://www.irun.org/euskara/ atarian.

Izena ematean aukeratu zer izan nahi duzun AHOBIZI ala BELARRIPREST

Toki Alaiko notizien harpidetza Toki Alaiko notizien harpidetza