You are here:

Gailu digitalak erosteko dirulaguntzak (LH eta DBH)

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

IMG 3586

Ikasleentzako gailu digitalak erosteko Eusko Jaurlaritzako dirulaguntzak.

Esteka honetan duzue informazio osoa: 

http://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2018/dispositivos-digitales/web01-s2hhome/eu/

Kontuan hartzeko ohar batzuk:

- Eusko Jaurlaritzako laguntza bat da, eta aurtego ikasturtetik aurrera gure eskolaren bidez ere kudeatzen da.

- Erosketa libre da, ez da derrigorrezkoa.

- Interesatzen bazaizue, eskaera egiteko urriaren 3a epemuga izango da.

- Norentzat: bakarrik ikasle unibertsitateaz kanpoko mailarako beketarako edo ikasketa-laguntzetarako deialdiko beka bat jaso izana 2017-2018 ikasturtean, eskola-materiala atalean 

- Laguntzaren gehienezko diru-kopurua 200€-koa izango da. Erkidekogo eskaera guztiak kontuan izanda laguntza agian MURRIZTU DAITEKE. Gailuaren prezioa 200 eta 300€-en artekoa izango da.

- Gurasoek interneten bidezko instantzia bete, inprimatu eta sinatu behar dute, eta zentrora ekarri. Ez du balio ESKUZ egitea.

-  Zentroak gailurik egokiena eta non erosi hautatu behar du. Onartuen zerrenda atera eta gero, eskaera egin dutenei honi buruz informatuko zaie.

- Epea bukatu eta gero, ikastetxeak jasotako behin-behineko eskaera guztiak bidaliko ditu, eta bitartean esandako gailua eros daiteke. Deialdiaren arabera, ESKOLAK gomendatzen duen ekipoa zehatz-mehatz erosi behar da, beste batek ez du balio izango. Gurasoek faktura bidaliko dute eskolara. 

- Gero eskolak behin-betiko eskatzaileen zerrenda gehi gurasoen fakturak bidaliko ditu hezkuntzara.

- Azkenean, zentroak dirulaguntza guztiak jasoko ditu eta gurasoei helaraziko zaie ohiko pozeduretan. Epea: gabonak eta gero, martxoa/apirila bitarte. 

- Konfirmatu arte, agian aukeratutako ekipoa portatil edo mini eramangarri bat izango da printzipioz, eta inolaz ere ez da zentrora ekartzeko, gurasoen esku erabilpenik egokiena izango da eta.

 

Toki Alaiko notizien harpidetza Toki Alaiko notizien harpidetza