You are here:

Eskolako Jaia

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

tkl festa

 alaikiroTKL Irun

IKASTURTE BUKAERAKO JAIALDIA

EKAINAREN 16a, LARUNBATA

 

Dakizuen moduan, larunbatean, ekainaren 16ean,  “Toki Alaiko jaia” ospatuko dugu. Aurreko zirkular batean aipatu genizuenez, aurten jaialdia goizean Siusen eta arratsaldean Arbesen  ospatuko da. Goizean Siusera igotzeko eta jaisteko hiru autobus jarriko dira irteera eta iritsiera puntua Alzukaitz kaleko errotondan egongo delarik. Aurreko zirkularrean aipatutako egitaraua gogoratzen dizuegu eta denen artean egun polita pasatzeko gonbitea luzatzen dizuegu.

ETOR ZAITEZ GUREKIN ONGI PASATZERA!!!!

GOIZEZ 10:00tik 13:00ra SIUSEN

  • Judo erakustaldia
  • Xakea
  • Zunba erakustaldia
  • Funky erakustaldia
  • Dantza erakustaldia
  • Bertso saioa
  • Eskulanen erakusketa
  • Tailerrak (aurpegiak margotzea, eskulanak)
  • Umeentzako jolasak
  • Taberna
  • Sorpresak!!!!

ARRATSALDEZ 16:00tik 19:00ra ARBESEKO ESKOLAN

  • Puzgarriak
  • Taberna
  • Beso mugikorra
  • Air hockeys
  • PIZZA eta EDARIAK!!!

 

OHARRAK:

  • Toki Alai eskolak eta Alaikiro Guraso Elkarteak ez dute jaian gerta daitezkeen ezustekoen ardura izango.
  • Adin txikikoek heldu baten ardurapean egon beharko dute.
  • Ahal duzuen neurrian, saihestu zuen auto partikularrean eskolaraino etortzea. Etor zaitezte oinez edo erabil ezazue autobusa. Hala ere, eskola ondoko aparkalekua zabalik egongo da.
  • Autobusa 9:30ean aterako da biribilgunetik eta hiru bidaia egingo ditu, bueltarako Siusetik 13:00etan aterako da lehenengo autobusa.
Toki Alaiko notizien harpidetza Toki Alaiko notizien harpidetza