You are here:

DBH-1: Super T Matematika lehiaketa

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Matematika olinpiada

 

Ikasturte hasieratik Toki Alai Institutuko 1. mailako ikasleak, Matematika arloko ekintza osagarri gisa, mintegiak antolatutako Super T Matematika lehiaketan parte hartzen ari dira. Ekintza honen helburua ikasleak kalkuluan trebatzea eta matematikari gustua hartzea da.

Lehiaketaren lehenengo fasea bost geletan egin zen. Fase honetan sailkatutako ikasleak euren artean lehiatu ziren, eta kanporaketak amaituta, bi ikasle geldituko ziren. Finala egin ondoren, institutuko txapelduna 1.D taldeko Unai Bravo Echeveste izan da. Orain, lehen lau sailkatuek on-line bidez egingo den mundu mailako txapelketan parte hartuko dute.

 

Lehiaketa: kanporaketak eta sailkapena

 

Toki Alaiko notizien harpidetza Toki Alaiko notizien harpidetza