You are here:

DBH-4: 2017ko Gazteen Osoko Bilkura

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

 

Gazteen Osoko Bilkura

 

Azaroan eta abenduan 4. mailako ikasleek 2017ko Gazteen Osoko Bilkura hezkuntza-programan parte hartuko dute. Gazteen Osoko Bilkura Giza Eskubideei eta prozesu demokratikoei buruzko hezkuntza-programa da.

Helburu orokorrak:

  • Giza Eskubideen gainean sentsibilizatzea, prestatzea eta gaitzea.
  • Prozesu demokratikoen garrantzia eta erabilgarritasuna deskubritzea, hain zuzen ere elkarrekin konpromisoak adosteko egintzan gizartearen aniztasunean oinarritutako herritarren bizikidetzan laguntzen dutenak eta giza-eskubideak gure gizartean betetzen direla bermatzen den bizikidetza horretan.

Helburu hauek lortzeko, ikasleek hainbat saio eta jardueratan parte hartuko dute, ikastetxera gaia lantzeko etorritako dinamizatzaileek gidaturik.

Egutegia:

  • Azaroaren 6an: Programaren azalpena eta prestakuntza Giza Eskubideetan eta prozesu demokratikoetan.
  • Azaroaren 13an: Dinamika parte-hartzailea gelan. Ikastetxeko ordezkariak (zinegotziak) aukeratzea zentroen arteko saiorako.
  • Azaroaren 14an: Dinamika parte-hartzailea ikastetxeeen artean. Palmera-Montero gunean.
  • Azaroaren 23an: Dinamika parte-hartzailea gelan. Zinegotzien bileraren berri emango da.
  • Abenduaren 5ean: Dinamika parte-hartzailea ikastetxeen artean. Osoko Bilkuraren prestakuntza, Gazteen Alkatea aukeratuko da. Udaletxean.
  • Abenduaren 18an: Osoko Bilkuraren entsegua.
  • Abenduaren 19an: GAZTEEN OSOKO BILKURA.

 

Toki Alaiko notizien harpidetza Toki Alaiko notizien harpidetza