You are here:

2014-2015 ikasturtea: Elikadura jasangarria

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Zer gai lantzen ari gara AG 21aren barruan ikasturte honetan?

Urtero gai jakin bat lantzen dugu. Dagoeneko Kontsumoa, Energia, Zaborra/Hondakinak, Ura eta Mugikortasunaren gaiak landu ditugu, besteak beste.

Aurten, aldiz, ELIKADURA JASANGARRIAREN gaia lantzen ari gara.

Irun eta Bidasoako gainerako ikastetxe eta erakundeekin elkarlanean sentsibilizazioa, diagnostikoa eta Irungo herri-diagnostikoa egiten ari gara.

Toki-Alai ikastetxean sentsibilizazioari iraila eta urria eskaini genion. Helburu horri begira hemen bertan dituzuen bi PPT ikus ditzakezu, horiek baitira gure ikasleek geletan ikusi zituztenak:

Azarotik urtarrilera, berriz, diagnostiko fasea jarri genuen abian. Proposamena oso xumea izan zen. Lerro hauetan bertan duzuen taula bat gurasoei (ikasleen bitartez), irakasleei eta ikastetxeko langileei banatu zitzaien. Besteak beste, era honetako galderak planteatu ziren: erosketa ohiturak, saltoki handi eta txikien arteko lehia, ekoizle txikien eta handien arteko lehia, otorduen garrantzia,...

Diagnostiko fasean bildu genuen informazio guztia ikasleen laguntzaz aztertu eta hainbat ondorio interesgarri atera genituen. IKUS GRAFIKOAK.

 

Atzera

Toki Alaiko notizien harpidetza Toki Alaiko notizien harpidetza