You are here:
Hezkuntza eskaintza

Gure hezkuntza eskaintza

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

 

Bi eta hamasei urteko eskaintza duen proiektua dugu Toki-Alai. Irungo ekialdean kokatuta bere lau eraikuntzetan Irun osoko ikasleak jasotzen ditu. Haur Hezkuntzako Lehen Zikloko azken urtea (bi urteko gelak) duena eta Bigarren Ziklokoa Arbes auzoan, Lehen Hezkuntzakoa Siusen eta DBHkoa Gazteluzarren. Irungo lehenenengo D eredu publikoa izanik, hiriaren beharrei erantzun egokia eman nahi diena.

 

Ikaslea da gure hezkuntzaren xede nagusia, ikasle bakoitzari egokitzen zaio gure pedagogia, gogoan izanik haren bilakaera-maila, haren interesak, aintzat harturik norberaren erritmoa eta bultzaturik guztien ikaskuntza esanguratsua. Horretarako, nagusien munduaren IMITAZIOA ditugu abiapuntu, eta arian-arian urratzen ditugu pentsamendu MAILA GARATUAGOAK erraztuko dituzten mekanismoetarako bideak. Lan ERAGINKOR, AUTONOMO eta SORTZAILE baten bidez ikasle KRITIKOAK, ELKARBIZITZEN dakitenak eta bizitzarako KONPETENTEAK hezi nahi ditugu. Lan horretan dihardugu etengabe, irakasle nahiz familiak eta langile ez irakasleok.

 

Toki Alaiko notizien harpidetza Toki Alaiko notizien harpidetza