You are here:

Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioa

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

 

solidaridad4-300x191

 

Ikasketa eta zerbitzua hezkuntza-proposamena da, eta ikasketa zein erkidegoarentzako zerbitzua bateratzen ditu ondo egituratutako proiektu bakar batean. Bertan, hain zuzen ere, parte-hartzaileek ikasi egiten dute eta, aldi berean, inguruneko benetako premietan lan egiten dute, hobetzeko asmoz” (Puig, J.M.; Baltlle, R.; Palos, J.)

 

Bere izenak adierazten duenez, IetaZSan bi elementu hauen elkartzeak (ikasketa eta zerbitzu solidarioa) bakoitzak banan-banan dituen eraginak biziagotzen ditu:

  • Ikasketak zerbitzua hobetzen du, ikasitakoa errealitatera eraman daiteke ekintza moduan eta, horri esker, kalitateko zerbitzua eskaintzen zaio erkidegoari.

  • Zerbitzuak ikasketa hobetzen du, motibatu egiten du, zentzua ematen dio, bizi-esperientzia ematen dio eta, horri esker, ikasketa berriak ateratzen dira.

 

Beraz, IetaZSn asmo pedagogikoa eta asmo solidarioa uztartzen dira. IetaZS gizarte-erabilgarritasuna duen hezkuntza-proiektua da, printzipio pedagogiko jakin batzuetan oinarritzen dena:

  1. Araketan, ekintzan eta hausnarketan oinarritutako ikasketaren kontzepziotik abiatzen da, jakintzaren erabilgarritasuna nabarmentzeko.

  2. Horrez gain, IetaZSren arabera, balioetan oinarritutako hezkuntzan egoera arazotsuak dira abiapuntua eta esperientzia zuzenetik egin behar zaie aurre erronka horiei.

  3. Azkenik, IetaZSren arabera, herritartasunerako hezkuntza partaidetza aktibo, arduratsu, kooperatibo eta solidarioan oinarrituta egon behar da, gizartearen bizi-kalitatea hobetzeko.

 

Zentzu honetan, honako hauxe da IetaZS:

  • Gizarte-erabilgarritasuna duen hezkuntza-proiektua.

  • Ikasteko eta elkarrekikotasunaren esparruan batera lan egiteko zerbitzua.

  • Jakintzak eta bizitzarako trebetasunak bereganatzeko prozesua.

  • Pedagogia aktibo eta hausnarkorrerako metodoa.

  • Hezkuntza-erakundeak eta errealitatean esku hartzen duten gizarte-erakundeak koordinatzen dituen sareko lana.

  • Prestakuntza arloko eragin eraldatzailea.

 

IetaZSko proiektu batek 5 baldintza bete beharko ditu, beraz:

    1. Ikasketa: sistematizatua egon behar da, eman beharreko zerbitzuarekin zerikusia eduki behar du eta protagonistek prozesua baino lehen, bitartean eta ondoren ikasiko dutena azaldu behar du.

    2. Zerbitzua: benetakoa izan behar da, eta inguru hurbil edo globalaren benetako premiei erantzun behar die, ingurune hori hobetzeko asmoz.

    3. Proiektua: asmo pedagogikoa argia izan behar da, eta hezitzaileak hezkuntza-proiektuaren plangintza zein ebaluazioa egin behar ditu.

    4. Partaidetza aktiboa: IetaZSko esperientziak neska-mutilen partaidetza aktiboa eta protagonismoan oinarritu behar dira eta, horrela, informazio-proposamenak gaindituko dituzte.

    5. Hausnarketa: parte-hartzaileek uneoro jakin behar dute zer egiten den eta nolako erabilgarritasun soziala duen. IetaZSn ezinbestekoa da aukeratutako prozesuari, egindako ikaskuntzei eta zerbitzuaren eraginari buruzko hausnartzea.

 

2011-2012 ikasturteko proiektuak

2012-2013 ikasturteko proiektuak

2013-2014 ikasturteko proiektuak

Toki Alaiko notizien harpidetza Toki Alaiko notizien harpidetza